Pedro Alvares Cabral
Wikipedia(e)tik
Pedro Alvares Cabral (Belmonte, Portugal, 1460 - Santarem, Portugal, 1526) itsasgizona eta esploratzailea izan zen. 1500. urtean Brasil aurkitu zuen, Terra de Santa Cruz izena eman zion, eta Portugalgo lurralde bihurtu zuen. Berriro ere itsasoratu eta hego-ekialdera jo zuen. Esperantza Onaren lurmuturra igaro ondoren, Mozambikeko kostaldea esploratu zuen. Portugala itzuli zen Indiako Kozhikode hiri zaharreko Kotxin printzearekin merkataritza hitzarmen bat izenpetu ondoren (1502). Bere bidaien gorabeherak Ramusio italiar geografoak eman zituen ezagutzera Nabigazioak eta bidaiak liburuan (1563).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.