Pegaso Z-102

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pegaso Z-102
kirol-automobila
Fabrikazioa
FabrikatzaileaPegaso (automobilgintza)
MarkaPegaso (automobilgintza)
DiseinatzaileaWifredo Ricart (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dimentsioak1.640 (zabalera) × 4.100 (luzera) mm
Masa990 kg
Propulsatzaileagasolinazko motor
Ardatzen arteko distantzia2.340 mm

Pegaso Z-102 ENASA enpresa espainiarrak 1951tik 1958ra bitartean fabrikatutako kirol-autoa izan zen. Wifredo Ricart ingeniari espainiarrak diseinatu zuen, nazioartean publizitate-estandarte gisa erabiltzeko asmoz.[1]

Ezaugarriak eta modeloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko posizioan zeraman V8 motor bat, 2.500 cc, 2.800 cc edo 3.200 cc-ko gaitasunarekin, bertsioen arabera. Munduko abiadura-errekorra lortu zuen 1953an errepideko autoen artean, 244,62 km/o-ko abiadura lortuta. Guztira 86 ale ekoitzi ziren bertsio desberdinetan, eta garai hartako 500.000 pezeta inguruko prezioan saldu ziren.[2][2] Konparazio gisa, SEAT 600 baten prezioa, 70.000 pezeta.[3]

z-102 Cúpula auto horia, Rafael Trujillo diktadore dominikarrarena izana, Guggenheim Bilbao Museoan ikusgai.

1953an egin zen ale berezi hori bat (Cúpula izena eman zitzaiona), New York-eko erakusketa batean erakutsi zutren, eta bertan erosi zuen Dominikar Errepublikako presidente Rafael Trujillo diktadoreak. 1961an hil zen arte erabili zuen. Gero beste zenbait jabe izan diitu Louwman auto museoak erosi zuen arte[4]. Auto ale bikain hau Bilboko Guggenheim Museoan erakutsi zuten 2022an[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Pegaso Z-102» artikulutik itzulia izan da, 2022-05-15 data duen 143554908 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-05-15 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Historia del Pegaso Z-102. .
  2. a b Coches CLASICOS Y DEPORTIVOS. .
  3. ClubAMICS600. .
  4. (Ingelesez) «Pegaso Z-102 Cúpula» Louwman Museum 2013-07-05 (Noiz kontsultatua: 2022-06-28).
  5. (Gaztelaniaz) Guisado, Luis. (2022-06-02). «Motion. Autos, Art, Architecture en el Guggenheim de Bilbao: más que arte en movimiento» Autobild.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]