Rafael Leónidas Trujillo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Rafael Leónidas Trujillo y Molina (San Cristobal, 1891 - Ciudad Trujillo, 1961) Dominikar Errepublikako diktadorea izan zen. 1916-1924 urteetan Dominikar Errepublika Estatu Batuen mende egon zen garaian, guardia nazionalean sartu zen; 1925ean buruzagi militarra zen, eta 1930. urtean Horacio Vázquez aginpidetik egotzi zuen estatu-kolpean parte hartu zuen. Urte hartan errepublikako lehendakari egin zuten, eta 1932. urtean nazioko "Ongile" izendatu zuen bere burua. Nekazarien eta gudarostearen laguntzaz garapen bidean jarri zuen Dominikar Errepublika eta aldi berean aberastasun izugarri baten jabe egin zen. Bertan behera utzi zuen adierazpen askatasuna, eta aginpidearen gaineko kontrol gogorra ezarri zuen, familiako kideen ardurapean utzi baitzituen kargu garrantzitsu ugari. Kanpoko politikagintzan Estatu Batuetako politikaren aldeko agertu zen. Barne-oposizioa sendotzen ari zela ikusita 1952. urtean Héctor Bienvenido anaiaren esku utzi zuen aginpidea baina, artean, guardia nazionaleko buru izaten jarraitu zuen. Ustelkeria salaketak zirela medio, AEE erakundeak (Latinoamerikako estatuak biltzen dituen erakundea) kondenatu egin zituen Trujilloren politika-bideak. Etxera zihoala ofizial-talde batek hil zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]