Per capita errenta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herrialdeetako mapa per capita errentaren arabera 2008an, Nazioarteko Diru Funtsaren datuen arabera.

Per capita errenta edo per capita BPG Barne Produktu Gordina eta herrialde jakin baten biztanleriaren arteko erlazioa da. Herrialde baten BPG eta biztanleria zatituz lortzen da. Ez du errentaren banaketa zehazten.

Herrialdeen arteko konparaketak egiteko erabilgarria da oso eta normalean nazioarteko dibisa nagusi bat erabiltzen dute neurtzeko (estatubatuar dolarra edo euroa). Bizi-kalitatea neurtzeko erabilia izan denez[1] kritika zorrotzak jasan ditu[2]:

  1. Ez ditu errentaren banaketan dauden desberdintasunak kontuan hartzen.
  2. Ez ditu kanpoko faktoreak kontuan hartzen.
  3. badira produkzio mota zenbait ongizatea hobetzen ez dutenak.

Hori dela eta, aditu batzuk beste indize aukeratu dituzte konparaketak egiteko, adibidez ongizate ekonomiko iraunkorraren indizea, Giniren koefizientea edo Atkinson indizea[3]

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Inglehart, R.. (2001). Modernización y postmodernización. Madril: CSIC & Siglo XXI ISBN 84-7476-270-7..
  2. Kuztnets, Simon. (1962-3-8). «How to Be Happy» Financial Times Weekend.
  3. Rifkin, Jeremy. La civilización empática. Paidos, 539-548 or. ISBN 978-84-493-2356-0,..


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.