Permafrost
Wikipedia(e)tik
Permafrost (ingelesezko perma-, permanent, "betiere" + frost, "antzigar"/"izotzaldi") udan izoztuta mantentzen den lurzoruari deritzo, gutxienez bi urtez mantendu dena. Lurzoru mota hau ohikoa da Siberia, Alaska eta Kanada iparraldean. Hedaduraz, Artikoko lurraldeetako lur beti izoztuari ere deritzo.
Hiru motatakoa izan daiteke: jarraitua, lurpeko 0,5 m-tik 500 m-ra bitarteko parteak izozturik irauten duena; zatikakoa, permafrostaren barnean izoztu gabeko parte batzuk dituena; eta permafrostaren barnean parte gehienak izoztu gabe irauten duena. Klimak, tenperaturak, ezaugarri geomorfikoek eta landarediak eragiten dute permafrosten sorrera eta bilakaera. Lurrazalaren % 25 inguru hartzen du permafrostak, hormategiak barne.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Zer da permafrosta?
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.