Persephone Papadopulou

Wikipedia, Entziklopedia askea
Persephone Papadopulou
Bizitza
JaiotzaPafos, 1887
Herrialdea Zipre
HeriotzaPatras, 1948 (60/61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgreziera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, militantea, feminista, kazetaria eta editorea

Persephone Papadopulougrezieraz: Περσεφόνη Παπαδοπούλου— (Pafos, 1888Patras, 1948) irakasle, idazle, kazetari eta feminista zipretarra izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pafosen jaio zen 1888an eta Atenaseko Arsakeio ikastetxean ikasi zuen. Ziprera itzuli ondoren, Famagustako nesken ikastetxean aritu zen zuzendariorde gisa 1905-1919 bitartean eta gero Larnakako Scholarcheio ikastetxeko zuzendari gisa. Filosofia, soziologia, fikologia eta pedagogia ikasi zituen Sorbonan. 1924an itzuli zenean, Nikosiako Didaskaleio Thileon ikastetxean lan egin zuen. 1937an Greziako gobernuak gonbidatu zuen Patrasko Arsakeio Lizeoko zuzendari izateko, eta 12 urtez bete zuen kargu hau[1].

Zipren unibertsitaterik ez zegoen garaian, atzerrian hezitako emakume zipretarren gutxiengo batekoa zen. Estiades aldizkaria sortu eta kudeatu zuen 1913tik 1915era. Zipreko lehen egunkari feminista izan zen. Hala ere, audientzia mugatua zuen, Zipreko analfabetismo maila altua zela eta, batez ere emakumeen artean[2].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ἐκπαιδευτικόν ὑπόμνημα. Ἡ ἐν Ἑλλάδι μεταρρυθμιστική κίνησις καί τά κυριώτερα προβλήματα τοῦ Κυπριακοῦ σχολείου (1930).
  • Πίνακες μαθητικῆς ὠχρότητος καί καχεξίας (1931).
  • Ἡ φιλοσοφία τοῦ Μπερξόν (1939).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Grezieraz) «Παπαδοπούλου Περσεφόνη» Polignosi (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
  2. (Ingelesez) Agapiou-Josephides, Kalliope. (2012). «Women's Suffrage in Cyprus» The Struggle for Female Suffrage in Europe: Voting to Become Citizens. Brill, 462 or. ISBN 9004224254..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]