Perseidak
Perseidak[1] ozar-izarrak dira, 109P/Swift-Tuttle kometak utzitako hauts-partikulak, hain zuzen. Perseidak deitzen dira ortzian Perseus konstelazioaren parean ikusten baitira, Kasiopearen alboan. Izar uso ere esaten zaie meteoro hauei, eta Euskal Herriko bazter askotan San Lorenzoren malko deitzen diete, santu hori ospatzen den egunaren (abuztuaren 10ean) inguruan ikusten baitira Perseidak.
Eduki-taula |
Sorburua [aldatu]
109P Swift-Tuttle kometaren ibilbideari lotuta daude; 134,6 urteko periodoa dute, eta 1992an igaro ziren azkena. Perseidak oso azkarrak dira: 59 km/s-ko abiaduran sartzen dira atmosferan, eta, normalean, aztarna luze, distiratsu eta iraunkorrak uzten dituzte. Hauts partikulen tamainako meteoroak dira, 100 kilometroko altueran desintegratzen direnak.
Izar uso hauek urtero ikusten ahal dira Ipar Hemisferioan, abuztuaren 8tik 14ra bitartean; bereziki abuztuaren 12an, orduko 100 meteoro eta gehiago izaten baitira ikusgarri. Lurrak 109P/Swift-Tuttle kometaren lorratza zeharkatzen duenean ikus daitezke.
109P/Swift-Tuttle kometa 1992ko abenduaren 11n hurbildu zen azken aldiz Lurrera. Orduan, orduko 400 meteoro ikusi ahal izan ziren.
Ezaugarri teknikoak [aldatu]
- Ikus daitezke: uztailaren erditik abuztuaren 24 bitarte
- Ikusgarriena: abuztuaren 12an
- Meteoroak itxuraz sortzen diren ortzi-gunea: Alpha: 046º Delta:+58º
- Lastertasuna: 59 km/s
- Populazio indizea (argitasuna, r): 2,3
- Orduko zenbat meteoro ikus daitezke: 110, 2007. urtean
- Sorburua: 109P/Swift-Tuttle kometa
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ «Perseus» sarrera, Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Pertseidak: 212.000 kilometro ordukoko malkoak - EITB Eguraldia
- (Ingelesez) Perseiden historia eta argibideak