Cassiopeia (konstelazioa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cassiopeia
Cassiopeia IAU.svg
Datuak
Laburdura Cas
Genitiboa Cassiopeiae
Sinbologia Kasiopea, erregina
Igoera zuzena 1 h
Deklinazioa 60°
Eremua 598 gradu karratu

25. maila

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

4
Izarrik distiratsuena α Cassiopeiae

(ageriko magnitudea 2,23)

Meteoro euria

pertseidak

Konstelazio

mugakideak

+90° eta −20° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Azaroan

Cassiopeia (Kasiopea) Ipar hemisferioko konstelazio bat da. Ptolomoeoren izar-katalogoan (II. mendekoa) bildutako konstelazioetako bat da. Zeruan erraz ezagutzen da, iparraldeko horizontean, "M" itxurako bost izar distiratsu dituelako (mendebaldetik ekialdera: Beta Cassiopeiae, Alfa Cassiopeiae, Gamma Cassiopeiae, Delta Cassiopeiae eta Epsilon Cassiopeiae).

Kasiopea iparrerantz orientatuta dago. Beraz, Iparrizarra aurkitzeko erabiltzen da latitude epeletan Hartz Handia nabarmen ikusten ez denean.


Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Bayer izendapena Itxurazko magnitudea Distantzia
(argi-urte)
Distantzia
(Parsec)
Caph β Cas 2,28 54,5 17
Schedar α Cas 2,24 230 70,55
Cih γ Cas 2,15 610 187
Ruchbab δ Cas 2,66 100 31
Segin ε Cas 3,38 445 136


Izar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • α Cassiopeiae (Schedar edo Schedir), izar erraldoi laranja, konstelazioko distiratsuena; 2,24ko magnitudea du.
  • β Cassiopeiae (Caph), 2,28 magnitudekoa, izar zuri-horia. Izar aldakorra da.
  • γ Cassiopeiae] (Tsih), konstelazioko "W"aren erdialdean kokatua. Izar aldakorra da. Intentsitaterik handiena duenean, Schedar baino distiratsuagoa da.
  • δ Cassiopeiae] (Ksora edo Ruchbah), izar zuria, bitarra, 2,66ko magnitudekoa.
  • ε Cassiopeiae (Segin), erraldoi urdina da, 3,38ko magnitudekoa.
  • ζ Cassiopeiae, izar urdin aldakorra, 3,67ko magnitudekoa.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cassiopeia (konstelazioa) Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: Zeruko mapa 01h 00m 00s, +60° 00′ 00″