Ipar hemisferio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ipar hemisferioa, Iparburutik ikusita

Ipar hemisferioa edozein planetaren —baina bereziki Lurraren— iparraldeko erdia da, hau da, Ekuatoretik iparraldera dagoen esfera-erdia.

Lurrari dagokionez, ipar hemisferioan osorik sartuta daude Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Asia (lurralde gutxi batzuk izan ezik). Afrika eta Hego Amerikako iparraldeak ere ipar hemisferioan daude; Afrikaren kasuan, lur zatirik handiena dago hemisferio horretan, izan ere.

Munduko biztanleen % 90 ipar hemisferioan bizi da, eta hemisferiorik aberatsena dela jotzen da, herri industrializatu ia guztiak hortxe baitaude.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ipar hemisferio Aldatu lotura Wikidatan