Peter Weir

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Peter Weir 2011n.

Peter Lindsay Weir (Sydney, 1944ko abuztuaren 21) Australiako zinema zuzendaria da. Arte eta zuzenbidea ikasitakoan, telebistan hasi zen lanean. Horri esker, bi film labur (Count Vim's Last Exercise eta The Life and Flight of Reverend Buckshotte) egin ahal izan zituen.

Dokumentalak egin ostean, 1971an haren lehen filma zuzendu zuen: Homesdale. The Cars That Ate Paris (1974) eta Picnic at Hanging Rock (1975) Australian zein atzerrian gero eta ospe handiagoa erdietsi zuen Peter Weir-ek. Baina 1981eko Gallipoli izan zen azken bultzada eman zion filma. Australiako klasiko horrek, gainera, nazioarteko film izarra bihurtu zuen Mel Gibson. The Year of Living Dangerously (Mel Gibson eta Sigourney Weaver-ekin) izan zen Weir-en lehen nazioarteko filma.

Hortik Ameriketako Estatu Batuetara joan zen filmatzera. Haren lehen film amerikarra 1985eko Witness izan zen, non Harrison Ford Amish herri batean ezkutatzen den. Hurrengoak, The Mosquito Coast (1986), Dead Poets Society (1989), Robin Williamsekin; eta Green Card (1990), Gérard Depardieurekin, film arrakastatsuak ere izan ziren.

Azken urteotako bi filmek, The Truman Show eta Master and Commander: The Far Side of the World, ere arrakasta lortu dute ikusleen zein kritikagileen artean. Izan ere, biek Oscar izendapenak jaso dituzte.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]