Azaroaren 19
Wikipedia(e)tik
| << | Azaroa | >> | ||||
| A | Aa | Az | Og | Os | L | I |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | ||
| 2012 | ||||||
Azaroaren 19a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hogeita hirugarren eguna da, 324.a bisurteetan. 42 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula |
[aldatu] Gertaerak
[aldatu] Euskal Herrian
- 1933 - Barakaldon PSOEko pistoladun batzuek Hermenegildo Alvariño EAE-ANVko militantea hil zuten boza ematera zihoanean. Zierbenan, berriz, apaiz bat arma zuriz zauritu zuten.
- 2007 - Altsasuko Errekalde errekara 12.000 litro gasolio isuri ziren.
[aldatu] Munduan
- 1564 - Migel Lopez Legazpikoa Mexikotik Filipinetarat abiatu zen. Espedizio honetan zihoan Andres Urdaneta ordiziarra, gerora arrakasta handia izango zuen Itzulbidaia aurkitzeko xedean.
- 1879 - Madrilen, Alfontso XII.a bigarren aldiz ezkondu zen, oraingoan Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoarekin.
- 1933 - Espainia: Lehendabiziz sufragio unibertsala ezarri zen Espainian, hauteskunde orokorretan izan zen. Eskuindarrek irabazi zituzten hauteskundeak.
- 1936 - Buenaventura Durruti anarkista hil zen Madrilgo frontean.
- 1942 - Bigarren Mundu Gerra, Stalingradeko bataila: Sobietarren erasoa Volgan.
- 1946 - Afganistan, Islandia eta Suedia Nazio Batuen Erakundearen kide egin ziren.
- 2002 - Espainian: Prestige petrolio-ontziaren hondoraketa, azaroaren 13an hasi zena.
[aldatu] Arte eta kultura
[aldatu] Zientzia eta teknologia
- 2006 - Wii bideokontsola Estatu Batuetan merkaturatua izan zen.
[aldatu] Kirolak
- 1969 - Pelek bere milagarren gola sartu zuen Rio de Janeiroko Maracanako futbol zelaian.
[aldatu] Jaiotzak
[aldatu] Euskal Herrian
- 1611 - Rafael Mikoleta euskal idazlea.
- 1909 - Mariano Estornes Lasa euskal idazlea. (h. 1997)
- 1913 - Rodolfo Bozas euskal idazlea. (h. 1978)
- 1921 - Piarres Xarriton "Xabier Gasteiz" euskal idazlea.
[aldatu] Munduan
- 1711 - Mikhail Lomonosov, idazli eta zientzialari errusiarra. (h. 1765)
- 1831 - James Abram Garfield, Estatu Batuetako presidentea. (h. 1881).
- 1875 - Mikhail Ivanovič Kalinin, politikari sobietarra. (h. 1946)
- 1888 - José Raúl Capablanca xake-jokalari kubatarra. (h. 1942)
- 1917 - Indira Gandhi, Indiako lehen ministroa. (h. 1984)
- 1931 - John le Carré, britainiar idazlea.
- 1942 - Calvin Klein, moda-disenatzaile estatubatuarra.
- 1961 - Meg Ryan, aktore eta ekoizle estatubatuarra.
- 1962 - Jodie Foster aktore estatubatuarra.
- 1969 - Richard Virenque frantziar txirrindulari ohia.
- 1969 - Ana Álvarez aktore eta modelo espainiarra.
[aldatu] Heriotzak
[aldatu] Euskal Herrian
- 1933 - Hermenegildo Alvariño EAEko militantea.
- 1963 - Katalina Eleizegi euskal antzerkigilea. (j. 1889)
[aldatu] Munduan
- 1798 - Theobald Wolfe Tone, Wolf Tone bezala ezagutua, independentista irlandarra. (j. 1763)
- 1828 - Franz Schubert musikagile austriarra. (j. 1797)
- 1886 - José María Posada Pereira, galizierazko eta gaztelerazko idazlea, Faro de Vigo egunkariko sortzailea. (j. 1817).
- 1887 - Emma Lazarus, poeta amerikarra (j. 1849)
[aldatu] Jaiak eta urteurrenak
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
||