Pintto pintto

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pintto pintto euskal haur kanta bat da. Bere gaia Pintto izeneko txakurra da. Lehen bertsio grabatuan, Kixki ta Mixki ta Kaxkamelonen kanta da, gerora Txirri, Mirri eta Txiribiton izango ziren pailazoak. 1975ean, Herri Gogoa diskoetxearekin beraien lehenengo diskoa grabatu zuten: Kixki, Mixki ta Kaxkamelon. Argitaratu ordea, aurrerago, 1976an egin zen.[1] Diskoak arrakasta izugarria izan zuen eta orduan egin zuten famatu hain ezaguna den Pintto-pintto abestia.

Hala ere, herri kanta da. 1975ean Zaldibiako Emilio Txurruka Uriarte txistulariari entzun zioten pailazoek, eta berak soldaduskan ikasi zuela esan zien. Doinua XIX. mendeko haur-kanten alemaniar bilduma batean jasotzen zela dio Jose Ignazio Ansorenak.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Ansorena, Jose Ignazio. (2000). Mirri eta biok. Alberdania ISBN 9788495589101. (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  2. Giesbert, Franz J.. (1957). METHOD FOR THE TREBLE RECORDER. B. Schott's Sohne (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]