Plazebo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Plazeboa, medikuntzan, gaixotasunarekiko inertea den baina gaixoaren ustez sendagarria den substantzia bat da. Plazeboa hartuz, gaixoaren sintomak hobetzen direnean, plazebo-efektua gertatu dela esan ohi da. Fenomeno honen azalpen fisiologiko postulatua burmuinaren estimulazioa da, hau da, garunaren "nukleo accumbens" gaixotasun osasuna hobetzen laguntzen du, pazienteak plazeboa hartzerakoan pentsatuko du guztiz bere onerako izango dela, eta babestuta sentituko da. Horregatik esan dezakegu substantzia plazeboan sinetsi behar dela psikologikoki eragina izateko, eta horren ondorioz hobekuntzaren bat eragiteko.

Bestetik, substantzia honen efektua ez da beti berdina izango, hau da, pertsona batzuetan efektu positiboak sortu ditzake, baina beste batzuetan ezer ez. Gainera, nola hartzen den plazeboa, eta nola egiten den tratamendua, oso ondorio desberdinak sortuko ditu, beraz, pertsona batzuei ondo joango zaie era baten hartuz, eta beste batzuei ez.

Hori dela eta, batzuen ustez efektu hau egokia da, baina beste azterketa batzuek esaten dutenez, efektu plazeboa nahiko abstraktua da, eta beraz, ezin da onartu.

Plazebo ereduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru plazebo eredu daude:

-Sustantzia inerteak, adibidez laktosa.

-Sasimedikamentuak, adibidez landareak, mineralak, beharrezkoak ez diren bitaminak...

-Benetako medikamentuetan dauden efektu plazeboak.

Plazebo efektua baldintzatzen duten faktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Plazeboaren ezaugarriak (forma, tamaina, kolorea, zaporea, itxura, salneurriak...)

-Sintomen ezaugarriak eta gaixotasunaren nolakotasuna.

-Sendagilearen eta gaixoaren arteko harremanak.

-Kanpoko eraginak.

Plazeboaren erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazeboaren erabilpen garrantzitsuenetariko bat praktika klinikoan saio kliniko kontrolatuena da. Plazeboa probatzen den laborategietan populazioa bi zatitan banatzen da: esperimentu taldea eta kontrol taldea. Farmakoa ona ateratzen bada desberdintasun estatistiko handiak ikusten dira bi taldeen artean.

Plazeboaren etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazebo izena latinezko aditz batetik dator: placere («atsegin izan»).

Arazo etikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen esan dugun bezala, plazeboa substantzia inerte bat da, baina paziente bati emanez gero (honek inertea denik jakin gabe) ondorio positiboak izaten ahal ditu, hau da, sendatzen edo hobetzen lagundu ahal du. Horregatik, sendagileak uste baldin badu pazienteren bat plazebo batekin sendatu ahal dela beste medikamendu gogorrik erabili gabe, metodo hau erabiliko du. Horretarako, azukrez eta bitaminez egindako pilula bat emango dio, baina pentsatuz gero, medikuak pazientea erabat engainatuko du. Hau dela eta, mediku hori pazientearen eskubideen kontra joaten ari da, baina era berean laguntzen saiatzen hari da. Honek hainbat eztabaida sortu ditu eta herrialde batzuetan debekatzera eraman du.