Plymoutheko kolonia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Plymoutheko kolonia

1620 – 1691
Ingalaterrako Kolonia
Plymouth Colony seal.png
Plymouth Colony map.svg
Sorrera 1620
Felipe erregearen gerra 1675-1676
Ingalaterra Berriko Dominioaren parte 1686-1688
Desagertzea 1691
Hiriburua Plymouth
Hizkuntza(k) ingelera
Erlijioa Puritanismoa, Separatismoa
Ondorengoa
Massachussetseko Badiako probintzia Flag of None.svg

Plymoutheko kolonia (batzuetan Plymouth Berria edo Plymoutheko Badiako kolonia) 1620tik 1691ra bitarte iraun zuen Ameriketako Estatu Batuetan Ingalaterraren kolonia izan zen. Lehen herria bertan New Plymouth izan zen, John Smithek izendatua. Bere momentu gorenean gaur egungo Massachusettseko estatuaren hego-ekialdea zuen bere agintepean.

Brownistak eta anglikanoek sortu zuten, beranduago Erromesak izena hartuko zutenak. Jamestown eta Virginiako beste kolonia txiki batzuekin batera Ingalaterrak Ipar Amerikan sortutako lehen kolonia arrakastatsuen artean egon zen, eta lehenengo herri ingeles handia. Patuxet leinuko Squantok lagunduta akordioa isnatu zuten Massasoit Nagusiarekin, koloniaren egonkortasuna bermatuz. Felipe Erregearen Gerran leku garrantzitsua izan zuen, lehenengo Gerra Indioetako bat. Kolonia, 1691an Massachussettseko Badiako Probintzian integratu zen.

Leku garrantzitsua du Ameriketako Estatu Batuetako historian, eta bere folklore eta mitologian leku berezia hartu du. Beste kolonia batzuetako helburu ekonomikoaren ordez Plymouthekoek jazarpen erlijioari ihes egiten zioten, eta euren arau eta kode legalek erlijioa eta ingeles ohiturak hartu zituzten oinarri. Esker emate eguna edo Plymoutheko Arroka kolonia honen sorreratik datoz.