Ipar Amerika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ipar Amerika
LocationNorthAmerica.png
Azalera 24.709.000 km²
Biztanleria 528.720.588 (2008, 4.a)
Biztanle-dentsitatea 22,9 bizt/km²
Jentilizio iparamerikar
Herrialdeak 23
Hizkuntzak ingeles, gaztelania, frantses eta besteak
Ordu-eremuak UTC-10-UTC
Hiri nagusiak Mexiko Hiria, New York, Los Angeles, Toronto, Chicago

Ipar Amerika[1] Amerikaren barnean dagoen azpi-kontinente bat da. Ozeano Artikotik Mexiko eta Guatemala arteko mugaraino heltzen dena. Geografikoki Erdialdeko Amerika eta Karibeko herrialdeak ere bertan sartzen dira.

Bere 24.490.000 km² eremua da, Lurraren %4.8a, eta, 2006ko urrian, 514.600.000 biztanle zituen. Hau da, munduko hirugarren kontinenterik handiena da, Asia eta Afrikaren ondoren, eta laugarren populatuena Asia, Afrika eta Europaren ondoren. Ipar Amerikak, Hego Amerikarekin batera, Amerika sortzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ipar Amerikako historia»
Chichen Itzaren hondarrak.

Nahiz eta adituek Ipar Amerikako jatorrizko biztanleak Asiatik etorritako etorkinak zirela uste, Ipar Amerikako amerindiarrek Lurra sortu zenetik bertan daudela sinesten dute.

Europarrek Amerika ikusi baino lehengo biztanleak politikoki egitamu ezberdinetan banatuta ziren, talde txikietatik inperio handietara. Kontinentean bazeuden zabaldi handietan bizi ziren bisonte-ehiztari tribuak eta Maia edo Azteka inperio aurreratuak.

1492an, espainiarrak kontinentera heldu zirenean, historia goitik-behera aldatu zen. Espainiak azteka inperioa suntsitu zuen eta Erresuma Batuak eta Frantziak iparralderantz jo zuten 300 urte iraungo duten koloniak sortzeko.

1776an Estatu Batuek Europaren boterepean egoteari uko zutenean, eskualdeko beste herriek hasitako ibilbidea jarraitu zuten (adibidez Mexiko 1810ean). Hortik hasi zen egun azpi-kontinentea munduko posturik aurreratuenean jarri duen bilakabide hedakorra.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografia fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ipar Amerikako geografia»
Ipar Amerika satelite irudian

Ipar Amerika Amerika kontinentearen iparraldeko aldean kokatzen da. Hego Amerikarekin duen muga eztabaidatusa da oso:

Kostaldea luzea eta irregularra da. Tartean Mexikoko Golkoa, Hudsoneko badia, San Laurendi golkoa eta Kaliforniako golkoa daude.

Baditu uharte asko ere: Uhartedi Artikoa, Antilla Handiak eta Antilla Txikiak, Alexander uhartedia, Aleutiar uharteak, Groenlandia, etabar nagusiak izaki. Bermudak geografikoki ez daude Ipar Amerikan.

Giza-geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New York, Estatu Batuetako hiririk handiena.

Ipar Amerikako hizkuntza nagusiak ingelesa, gaztelania eta frantsesa dira. Angloamerika Amerikako herrialde anglofonoak izendatzeko erabiltzen da, hau da, Estatu Batuak, Kanada, Belize eta zenbait Karibe uharte. Latinoamerika, berriz, Amerikako herrialde latinetiko hizkuntzak aritzen direnak izendatzeko erabiltzen da, hau da, Erdialdeko Amerikako gehiena, Mexiko eta Karibe uharte asko, Hego Amerikarekin batera. Frankofoniako lurraldeak Ipar Amerikan Kanada, Frantziar Antillak, Saint-Pierre eta Mikelune, AEBetako Louisiana eta Haiti dira.

Kulturalki hizkuntza muga handia da. Angloamerikako kultura eta Latinoamerikakoa ezberdinak dira oso.

Ekonomikoki, Kanada eta Estatu Batuak aurreratuenak dira, Mexiko garapen-bidean dagoen herrialde bakarra izaki. Eskualdean badaude erakunde amankomunak, adibidez Caribbean Community and Common Market (CARICOM), edo North American Free Trade Agreement (NAFTA).

Demografikoki, Ipar Amerika mestizoa da.


Estatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde edo herrialdearen
izena eta bandera
Azalera
(km²)
Populazioa
(2005-07-01 zenbatetsia.)
Dentsitatea
( /km²)
Hiriburua
AngilaAngila (Erresuma Batua) 102 13,254 129.9 The Valley
Antigua eta BarbudaAntigua eta Barbuda 443 68,722 155.1 St. John's
 Aruba (Herbehereak) 193 71,566 370.8 Oranjestad
BahamakBahamak 13,940 301,790 21.6 Nassau
BarbadosBarbados 431 279,254 647.9 Bridgetown
BelizeBelize 22,966 279,457 12.2 Belmopan
BermudaBermuda (EB) 53 65,365 1,233.3 Hamilton
Birjina uharte britainiarrakBirjina uharte britainiarrak (EB) 153 108.708 308,8 Road Town
Birjina uharte amerikarrakBirjina uharte amerikarrak (AEB) 352 22,643 148.0 Charlotte Amalie
KanadaKanada 9,984,670 32,805,041 3.3 Ottawa
Kaiman uharteakKaiman uharteak(EB) 262 44,270 169.0 George Town
Costa RicaCosta Rica 51,100 4,016,173 78.6 San Jose
KubaKuba 110,860 11,346,670 102.4 Habana
DominikaDominika 754 69,029 91.6 Roseau
Dominikar ErrepublikaDominikar Errepublika 48,730 8,950,034 183.7 Santo Domingo
El SalvadorEl Salvador 21,040 6,704,932 318.7 San Salvador
GroenlandiaGroenlandia (Danimarka) 2,166,086 56,375 0.026 Nuuk
GrenadaGrenada 344 89,502 260.2 St. George's
GuadalupeGuadalupe (Frantzia) 1,780 448,713 252.1 Basse-Terre
GuatemalaGuatemala 108,890 14,655,189 134.6 Guatemala Hiria
HaitiHaiti 27,750 8,121,622 292.7 Port-au-Prince
HondurasHonduras 112,090 6,975,204 62.2 Tegucigalpa
JamaikaJamaika 10,991 2,731,832 248.6 Kingston
MartinikaMartinika (Frantzia) 1,100 432,900 393.5 Fort-de-France
MexikoMexiko 1,972,550 106,202,903 53.8 Mexiko Hiria
MontserratMontserrat (EB) 102 9,341 91.6 Plymouth; Brades
Holandarren AntillakHolandarren Antillak (Herbehereak) 960 219,958 229.1 Willemstad
NikaraguaNikaragua 129,494 5,465,100 42.2 Managua
PanamaPanama 52,853 2,498,717 47.3 Panama Hiria
Puerto RicoPuerto Rico (AEB) 9,104 3,916,632 430.2 San Juan
Saint Kitts eta NevisSaint Kitts eta Nevis 261 38,958 149.3 Basseterre
Santa LuziaSanta Luzia 616 166,312 270.0 Castries
Saint-Pierre eta MikeluneSaint-Pierre eta Mikelune (Frantzia) 242 7,012 29.0 Saint-Pierre
Saint Vincent eta GrenadinakSaint Vincent eta Grenadinak 389 117,534 302.1 Kingstown
Trinidad eta TobagoTrinidad eta Tobago 5,128 1,088,644 212.3 Port of Spain
Turks eta Caicos uharteakTurks eta Caicos uharteak (EB) 430 20,556 47.8 Cockburn
Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak 9,629,091 295,734,134 30.7 Washington Hiria
Total 24,486,305 514,144,046 21.0

Diasporak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ipar Amerika Aldatu lotura Wikidatan