Politetrafluoroetileno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Politetrafluoroetileno
Identifikadoreak
Laburdurak PTFE
CAS zenbakia 9002-84-0 YesY
KEGG D08974
ChEBI CHEBI:53251
Propietateak
Formula molekularra (C2F4)n
Dentsitatea 2200 kg/m3
Fusio puntua

327 °C

Konduktibitate termala 0.25 W/(m·K)
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
0
1
0
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Politetrafluoroetilenoa, PTFEa edo tefloia (azken hori jatorrizko Teflonmarka erregistratua— izenetik eratorria) polietilenoaren antzeko polimero bat da, baina hidrogeno atomoak fluorragatik aldatu dira. Monomeroaren formula kimikoa CF2=CF2 da, eta tetrafluoroeteno izena du. PTFEa fluorokarbono solidoa da, osorik karbonoz eta fluorrez osatutako pisu molekular handiko konposatua baita. PTFEa hidrofobikoa da: urak edo ura duten konposatuek ez dute bustitzen PTFEa; izan, ere, fluorokarbonoek London dispertsio indarra motelduta agertzen dute, fluorraren elektronegatibitate altua dela eta. PTFEak edozein solidorekiko duen frikzioa, ezagutzen den txikienetako bat da.

DuPont enpresak konposatu hau Teflon izenarekin merkaturatzen du, eta oso erabilia da zartaginetan eta beste hainbat sukalde tresnatan, jakia ez zaiolako itsasten berotzean. Elementu korrosiboak erabiltzen diren hainbat esperimentutan ere PTFEzko estaldurak erabiltzen dira. Makina batzuetan lubrifikatzaile gisa ere erabiltzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]