Polimero

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Poliestirenoaren unitateak.

Polimeroak, kimikaren ikuspegitik, masa molekular txikiko monomero izeneko oinarrizko ehunka molekulez osatutako makromolekulak dira (oro har organikoak). Plastiko guztiak polimeroak dira, baina polimero guztiak ez dira plastikoak.

Beste gai batetik polimerizatze bidez lortzen dira polimeroak. nmolekulen polimerizazioz politenoa, (CH2-CH2)n, lortzen da eta n-ren balioa 500 eta 1000 tartean dago. Monomeroen kopurua aldakorra da, baina gehienetan nahiko handia (3.500, zelulosaren kasuan). Askotan ez da ezagutzen zehatz zein den monomeroen kopurua. Monomero gutxi batzuk elkartzean eratzen diren polimeroak apalak direla esaten da, eta dimero (2 monomero direnean), trimero (3 direnean) eta tetramero (4 direnean) deitu ohi dira; aldiz, monomero askoz eratutakoei polimero garai deitzen zaie.

Polimero makromolekulak oso ezagunak dira gai organikoen artean; polimero natural organikoak polisakaridoak, almidoia, landare gomak, proteinak eta kautxuaren hidrokarburoak dira, adibidez, eta sintesi bidez lortutako polimero elastomero termoplastikoak, nylona, zenbait erretxina, polibinilo kloruroa, polietilenoa eta abar. Polimero inorganiko oso gutxi dira; horien artean, siloxanoa, silikonak, fosforo beltza eta silizea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Polimero Aldatu lotura Wikidatan
Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]