Preoi izar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Preoi izar bat, quarkak eta leptoiak osatuko lituzketen partikula subatomiko teoriko batzuk diren preoiz osatutako balizko izar konpaktu bat da. Aurreikusten denez, preoi izarrek, dentsitate erraldoiak izango lituzkete, 1020 gramo zentimetro kubikoko ingurukoak, quark izarren eta zulo beltzen bitarteko dentsitate bat. Dentsitatea hain da erraldoia, Lurraren masa izango lukeen izar batek, tenis pilota baten tamaina izango lukeela.

Objektu mota hauek, printzipioz, grabitate lenteekin edo gamma izpien bidez detektatu ahal izango lirateke. Preoi izarren existentziak, gaur egun, materia ilunaren hipotesiarekin ebazten diren behaketa inkongruentziaren batzuk azalduko lituzke.

Preoi izarrak, supernoba eztanden ondorioz edo Big Bangean sortuko lirateke, benetan oso nekeza eta zaila izango litzatekeen arren hain objektu astun eta konpaktu hauen eraketa azaltzea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]