Probintzia traidoreak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Probintzia traidore» orritik birbideratua)

Probintzia traidoreak izan zen frankistek Gipuzkoa eta Bizkaiko probintziei jarri zien izena, Francisco Francok Burgosen onartutako 1937ko ekainaren 23ko 247 lege-dekretuaren bitartez.[1]

Dekretu horren bitartez lurralde horien kontzertu ekonomikoa deuseztatu zen, bertan frankisten altxamendu militarrak izan zuen porrota (traizioa) zigortzeko asmoz. Bestalde, Araba eta Nafarroako foru lurraldeetan altxamendu militarrak arrakasta izan zuen eta haiei kontzertua mantendu zitzaien.

« Botere Publikoak kontzertuaren bitartez emandako oparotasunak egindako mesedeak ahaztuz, Gipuzkoa eta Bizkaian Mugimendu Nazionalaren aurka altxatu ziren armekin uztailaren 17an, emandako eskuzabaltasun horri traizio eginez, beraien jarrera aldatzeko Espainiaren izenean egindako eskakizun konstanteek emaitzarik lortu gabe. Beraz, ez da onargarria pribilegio hori existitzea bidegabekeriarik gabe, beste lurraldeentzat, zeinek gogo biziz eta mugarik gabeko sakrifizioarekin, Armadaren garaipenean lagundu baitzuten hasieratik. »
1937/247. Lege-Dekretua

Dekretua 1976 urtera arte ez zen guztiz indargabetu, 20/1976 lege-errege dekretua onartu zen arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ekainaren 23ko 1937/247. Lege-Dekretua Estatuko Aldizkari Ofiziala (Gaztelaniaz)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]