Pseudomonas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Pseudomonas
Pseudomomas aeruginosa Gram tindaketarekin
Pseudomomas aeruginosa Gram tindaketarekin


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Bacteria
Filuma: Proteobacteria
Klasea: Proteobacteria Gamma
Ordena: Pseudomonadales
Familia: Pseudomonadaceae
Generoa: Pseudomonas

Pseudomonas generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak. Muturreko flageloen bidez mugitzen dira eta ez dute esporarik sortzen.

Genero honetako bakterioak nonahi daude, habitat desberdinetan bizi direlarik: uretan, lurrean, airean, landare zein animalietan, etab. Ekosistema ugaritan bizitzeko ahalmen hori substratu asko katabolizatzeko gaitasunarekin lotuta dago. Izan ere, Pseudomonas-ek 100 substratu baino gehiago erabil dezake elikatzeko, bere janari eskakizunak oso zorrotzak ez badira ere (ongi hazten da laborategiko hazkuntza-inguru arruntetan).

Genero honetako ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:

Pseudomonas asko plasmidoen eramaileak dira.

Ohikoa da genero honetako espezie askotan pigmentuen ekoizpena. Pigmentu berdea (pioberdina) eta pigmentu urdina (piozianina) dira garrantzitsuenak. Bestalde, bakterio hauen espektro termikoa oso zabala da: 4º eta 42º C-en artean hazten direlarik.

Materia organikoa degradatzeko eta karbono-molekula ugari katabolizatzeko duen ahalmen handia dela eta, Pseudomonas-ek zeregin garrantzitsua burutzen du ekosistemen mantentzean, ingurugiroaren kalitatea hobetuz, oso kaltegarria izan zitekeen molekula organikoen pilaketa ekidinez.


Patogenia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pseudomonas gehienak saprofito ez-kaltegarriak dira. Hala ere, gutxi batzuk giza zein landareen patogenoak izan daitezke.

Giza-patogenoen multzoan Pseudomonas aeruginosa azpimarratu behar da. Bakterio hau ez da patogeno hertsia, oportunista baizik. Horrek esan nahi du infekzioak sortzen dituela immunitate-sistema ahula dutenengan. Klinika eta ospitaleetan jarduten du batez ere mikrobio honek, bertan baitaude gaixo immunogutxitu gehienak. Lehen mailako arazoa da Pseudomonas aeruginosa-k ospitaleetako gaixoengan sortzen dituen infekzioak, bakterioak erresistentzia handia garatu baitu antibiotiko askorekiko.

Landare-patogenoen artean Pseudomonas syringae da aipatu beharrekoa.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pseudomonas Aldatu lotura Wikidatan