Bakterio-kontrako

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bakterio-kontrakoak edo antibiotikoak bakterioak hiltzeko edota haien hazkundea galarazteko gai diren gai kimikoak dira. Batetik, gai kimiko naturalak diren eta onddo filamentotsu eta bakterio espezie zenbaitek sortutako antibiotiko naturalak ditugu. Bestetik, molekula naturalak kopiatuz, bai eta antibiotiko natural horiei hainbat aldaketa kimiko eginez eta haien bakterio-kontrako propietateak hobetuz sintetizatzen direnak.

Gaixotasun infekziosoak tratatzeko erabiltzen dira.

Antibiotiko asko ezagutzen dira, baina horietako %1 inguruk besterik ez du balio medikuntzarentzat

Hiru multzotan sailkatuko ditugu: Bakterioarenganako efektuaren, espektroaren eta ekintza-mekanismoaren arabera.

Bakterioarenganako efektuaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bakterizidak: Bakterioak hil eta deuseztatzeko ahalmena dutenak.
  • Bakteriostatikoak: Bakterioen hazkundea eragozteko ahalmena dutenak, zeinak populazioa muga ongarrien barruan mantentzea lortzen duten.

Espektroaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Espektro zabalekoak: Bakterio gram-positibo eta gram-negatibo gehienak inhibitzeko gai direnak.
  • Espektro mugatukoak: Soilik espezie gutxi batzuk inhibitzeko gai direnak.

Ekintza-mekanismoaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zelula hormaren sintesia galarazten dutenak: Hormaren sintesia inhibitzen duten agenteek peptidoglikano berriaren sintesiaren hainbat urratsetan eragin ohi dute:
  • Mintz zitoplasmatikoa suntsitzen dutenak: Polimixinak, adibidez, bakterioen mintz zitoplasmatikoaren egitura suntsitzen du, baina mintzen egitura guztiak oso antzekoak direnez ostalariaren zelulentzat oso toxikoa da eta erabilera murriztua du.
  • Proteinen sintesia etenarazten dutenak: Bakterioen proteinen sintesia 50S eta 30S azpiunitateak dituzten 70S erribosometan gertatzen da; eukariotena, aldiz, 80S erribosometan gertatzen da. Horregatik, proteinen sintesian urratsen bat inhibitzen duten agenteak bakterioen erribosomentzako espezifikoak dira:
    • Aminoglikosidoak, erribosomen 30S azpiunitatea elkartzen dutenak, proteinen sintesiaren lehenengo urratsa oztopatuz.
    • Tetraziklinak.
    • Kloranfenikolak, peptidiltransferasa erabiliz polipeptidoaren luzapena blokeatzen dutenak.
    • Makrolidoak, erribosomen 50S azpiunitatea elkartzen dutenak, proteinen luzapena etenaraziz (aipatu, gram-positiboentzat bakterizidak direla eta gram-negatiboentzat aldiz bakteriostatikoak).
  • Azido nukleikoen erreplikazioa oztopatzen dutenak:
    • Kinolonak, DNA biribiltzeko beharrezkoak diren DNA-girasak inhibitzen dituztenak.
    • Errifamizinak, DNA menpeko RNA polimerasa inaktibatuz RNA mezulariaren eraketa blokeatzen dutenak.
    • Nitroimidazolak, elektroiak garraiatzen dituen proteina baten bidez erreduziturik bakterio anaerobioen eta protozooen DNA kateak ebakitzen dituztenak.
  • Metabolismoan eragina dutenak: Kimioterapiko sintetikoek bakteriohentzat beharrezkoak diren metabolito batzuen sintetsia blokeatzen dute:
    • Sulfamidek, trimetropinak eta azido paraminosazilikoak azido folikoaren sintesia inhibitzen dute.
    • Botika tuberkulosiaren kontrakoek, isoniazinak eta etanbutolak, mikobakterioen azido mikolikoak sintetizatzea edo horman ezartzea oztopatzen dute.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bakterio-kontrako Aldatu lotura Wikidatan