Ptolomeo Alorosekoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ptolomeo I.a Alorosekoa edo Ptolomeo Alorita (grezieraz (Πτολεμαῖος) Mazedoniako erregea eta erregeordea izan zen bi edo hiru urtez, K. a. 368 eta K. a. 365 artean, Alexandro II.a Mazedoniakoa hil ondoren. Argeada dinastiakoa zen.

Diodoro Sikulok Amintas II.a Mazedoniakoaren semea zela dio, baina hau eztabaidatua da. Dexipok errege etxekoa ez zela dio. Amintas II.aren seme nagusia zen Alexandro II.aren erregealdian, Ptolomeo tronua aldarrikatu zuen matxinada baten buru izan zen. Pelopidas izendatu zuten epaile bezala eta Alexandro berretsi zuen errege bezala. Epailearen erabakia betetzen zela zihurtatzeko, Pelopidasek berarekin zenbait bahitu eraman zituen Tebasera, baina Pelopidas abiatu eta gutxira, Alexandro erahila izan zen, K. a. 368 edo K. a. 367an, Diodoro Sikuloren arabera, erantzulea Ptolomeo izan zelarik (Alexandroren anaia bezala aurkezten duena), eta Juniano Justinoren arabera, bere ama Euridize I.a Mazedoniakoaren azpijokoen ondorioz. Demostenesek hiltzailea Apolofanes deitzen zela dio.

Euridizerekin bat eginda ala ez, Ptolomeo oztoporik gabe errege izendatua izan zen, baina errege izan nahi zuen beste pertsona bat armetan altxa zen, Pausanias Mazedoniakoa. Ptolomeo Ifikrates atenastar generalaren bitartekaritzari esker salbatu zen, nork tronuan Alexandroren anaia txiki bat ezarri zuen, Perdikas III.a Mazedoniakoa, eta Ptolomeo erregeordetzaz arduratu zen.

Honen ondoren, Alexandro II.aren aldekoak berriz matxinatu ziren eta Pelopidasi laguntza eskatu zioten, Mazedonia mertzenarioz osatutako armada batekin inbaditu zuena. Ptolomeo aurrera atera zitzaion eta bere mendekotasuna eskaini zion, eta erregeorde bezala berretsia izan zen, bahituren batzuk emanez tebastarrekin izan nahi zuen harreman onaren berme bezala, eta atenastarrekin zuen adiskidetasun harremana uztera behartua izan zen Ifikratesek eman zion laguntza gora-behera.

Boterea administratzen jarraitu zuen K. a. 364 edo K. a. 363an Perdikas III.a Mazedoniakoa erregeak hil zuen arte, ez baitzuen bere zaintzapean bizi nahi.


Aurrekoa
Alexandro II.a Mazedoniakoa
Mazedoniako erregea
K. a. 370-K. a. 368
Ondorengoa
Perdikas III.a Mazedoniakoa