Puerto Ricoko Alderdi Independentista

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Puerto Ricoko Alderdi Independentista (PIP)
Partido Independentista Puertorriqueño
Presidentea Rubén Berríos
Bozeramailea Víctor García
Sorrera 1946
Egoitza nagusia San Juan de Puerto Rico
Ideologia politikoa sozialdemokrata, sozialista eta ezkerrekoa
Nazioarteko afiliazioa Internazional Sozialista

Puerto Ricoko Alderdi Independentista (PIP), gaztelaniaz Partido Independentista Puertorriqueño, Puerto Ricoko hiru alderdi politiko nagusietako bat da. 1946an sortu zutenez, Puerto Ricoko alderdi politiko zaharrenetatik bigarrena da. Alderdiaren oinarrizko aldarrikapena Erdialdeko Amerikako herrialde hura AEBetatik burujabe bihurtzea da. Jarraitzaileek pipiolo ezizena dute, besteak beste.

Puerto Ricoko alderdi hau Gilberto Concepcion de Graciak sortu zuen 1946an, Bayamon udalerrian, herrialdearen independentziaren alde egiteko asmoz; izan ere, Herri Alderdi Demokratikoak alde batera utzi zuen ideologia independista, gobernuko boterea lortu zuenean. PIPek hauteskunde borroka aukeratu du independentzia lortzeko bidetzat; desobedientzia zibilaren metodoa erabili du, eta sozialdemokrazia proposatzen du ekonomia sistema gisa.

PIParen historia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PIPak, hauteskunde orokorretan, lehen aldiz, 1948an parte hartu zuen, botoen %10a lortuz. Alderdi independentistak ez zuen Asanblada fundatzailean parte hartu 1952an benetako konstituzio bat idazten ez zela ari ulertu zuelako, baizik eta izena bakarrik aldatzen zitzaiola erregimen kolonial berari. Bozketa prozesuan, abstentzioa handia izan zen. 1952ko hauteskunde orokorretan, alderdiak botoen %20a lortu zuen eta hamabost legelari aukeraut zituen, honela, oposizioko alderdi nagusi bihurtuz. 1950eko hamarkadaren amaieran PIPak, bere hauteskunde babesaren zati handi bat galdu zuen, honela, alderdi gutxiengo bat bihurtuz, hauteskundeetan garaipena lortzeko ia aukerarik gabe, bere botoak, hauteskundeetako botoen %4 eta %6aren artean baitabiltza. PIPak horrenbeste boto galtzearen arrazoien artean, tokiko gobernuaren eta AEBetako gobernu agentzien etengabeko jazarpena eta independentziarako beldurraren kanpaina daude. Guzti hau gora-behera, bere jarraitzaileek euren ideologiagatik borrokan jarraitzen dute, independentzia, baliozko aukera bakarra dela uste baitute, Puerto Ricoko arazo koloniala konpontzeari dagokionez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]