Quinario

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alektus Britaniako enperadorearen quinarioa

Quinarioa, K. a. 211n, sestertzioa eta denarioarekin batera sortutako zilarrezko erromatar txanpon bat da. Bere balioa, denario erdikoa da, hau da, 5 asekoa, eta bere balio marka V edo Q da. Noiz behinka baino ez zen egin Errepublika garaian (K. a. 101, K. a. 99-K. a. 97, K. a. 43-K. a. 42, K. a. 39 eta K. a. 29), baita Inperio garaian ere. Garaipena da bere motarik ohikoena, eta, horregatik, zenbait egile klasikok victoriati deitu zuten.

Quinarioa, kobrea, asean oinarritutako txanpon patroi bezala ordezkatu zuen txanpon sistema berriaren zati da.

Txanpon sistema berri hau, quinarioaz gain, denarioaz, sestertzioaz eta asarekin osatua zegoen, honako baliokidetza sistemarekin:

Erromatar txanponen arteko baliokidetzak
Denarioa Quinarioa Sestertzioa Asa Metala
Denarioa (X ikurra) 1 2 4 10 Zilarra
Quinarioa (V ikurra) 1/2 1 2 5 Zilarra
Sestertzioa (IIS ikurra) 1/4 1/2 1 2,5 Zilarra
Asa (I ikurra) 1/10 1/5 2/5 1 Brontzea
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Quinario Aldatu lotura Wikidatan