Denario

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Denarioa, antzinako zilarrezko erromatar txanpon bat izan zen, gutxi gora-behera, K. a. 268 eta 360 bitartean txanpondutakoa. Bere hasierako balioa, 10 asekoa zen, hortik bere izena eta bere ikurra, X.

K. a. 212an, denarioa, txanpon sistema berriaren oinarri bihurtu zen, asa erreferentzia txanpon bezala ordezkatuz, kobre patroitik zilar patroira pasa baitzen. Txanpon sistema berri hau, denarioaz gain, quinarioarekin, sestertzioarekin eta asarekin osatua zegoen, honako baliokidetza koadro honekin.

Erromatar txanponen arteko baliokidetzak
Denarioa Quinarioa Sestertzioa Asa Metala
Denarioa (X ikurra) 1 2 4 10 Zilarra
Quinarioa (símbolo V ikurra) 1/2 1 2 5 Zilarra
Sestertzioa (IIS ikurra) 1/4 1/2 1 2,5 Zilarra
As (símbolo I) 1/10 1/5 2/5 1 Brontzea

Tito Livioren arabera, denarioa, lehen aldiz, K. a. 268an txanpondu zen. Bere hasierako pisua, 4,54 gramokoa zen (ontza baten seirena), K. a. 217an, Lex Flaminiaren ondorioz, bere pisua 3,90 gramotan ezarri zelarik, honela, 16 as balio izatera pasatuz. Balio honekin mantenduko da 64. urterarte, noiz, Neronek, bere pisua, 3,4 gramorarte jaitsiko duen. Denarioaren pisuaren jaitsierak jarraitu egingo zuten, Marko Aurelioren agintaldian 2,36 gramotan ezarriz, eta 1,70 gramotan Septimio Severorenean. Denarioaren balioaren etengabeko jaisteak jarraitu egin zuen, Karakalaren agintaldian Antoninianoa sartu zen arte, txanpon honek, denarioa erabat ordezkatuko zuelarik Gordiano III.aren erregealdian.

Goian, K. a. 157koa Erromatar Errepublikaren garaikoa, 73. urtekoa, Vespasianoren erregealdikoa, 161ekoa, Marko Aurelioren erregealdikoa eta 194koa, Septimio Severoren erregealdikoa. Behean, 199koa, Karakalarekin, 200ekoa, Julia Domnarekin, 219koa, Heliogabalorekin eta 236koa, Maximino Traxekin

Denarioen eta bere txanpon zatitzaileen aurrealdeetan, hasieran, erromatar jainko eta jainkosen irudiak agertu ziren, asetan bezala, quinarioek bezala, Erroma pertsonifikatuaren burua zeramatela, galea edo kasko batekin estalia (askok Minervarekin nahasten dutena). Atzealdean, Dioskuroen, (Castor eta Polux)en irudiak daramatzate, Garaipenaren gurditik edo kuadriga batetatik tiratzen (lau zaldi), Jupiterren gurdia edo Marterena eramaten, nondik pieza hauei ematen zaizkien bigatu eta kuadrigatu izenak datozen. Askoz beranduago, bata bestearen ondorengo igortzeetan, aipaturiko jainko eta jainkosen irudiak desagertzen joango dira, euren tokia, irudi oso bariatuei uzteko, txanpontzea zuzentzen zuen magistratuaren nahiaren arabera, eta antzinako pertsonaien, familia oroigarrien, familiako ikurren, eta, ondoren, zegokion magistratuaren balentrien edo ekintzen irudikapenetan zetzana. Erromatar Errepublikaren amaieran edo Julio Zesarren triunbiratoaren garaian, txanponen aldeetako batean, horiek baimentzen zituen pertsonaiaren erretratua agertzen hasi zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Denario