Rachel de Queiroz
Wikipedia(e)tik
Rachel de Queiroz (Fortaleza, 1910 - Rio de Janeiro, 2003) brasildar idazlea izan zen. Hogei urte zituela irakasle hasi zen École Normalean. Brasilgo gobernuan kargu batean egondako lehenengo emakumea izan zen (Hezkuntza eta Kulturako ministroa 1961ean). Bere lanetan pertsonaia pobreak eta baztertuak agertzen zituen batez ere. Kontakizunak eta antzerki-lanak idatzi zituen, baina saiakerengatik izan zen batez ere ezaguna. Lan nagusiak: O Quinze, João Miguel, As Três Marias, O Brasileiro Perpexo, O galo de ouro, Lampiño.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.