Radar astronomia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1998 JM8 asteroidearen radar bidezko irudiak eta konputagailu bidezko eredua

Radar astronomia gertuko objektu astronomikoak objektu hauen mikrouhinak islatuz eta oihartzunak aztertuz behatzeko teknika bat da. Ikerbide hau lau hamarkadatan zehar garatu da. Radar astronomia eta irratiastronomiaren arteko ezberdintasuna lehena behaketa aktibo bat dela da, seinaleak igorriz eta jasoz, bigarrena pasiboa den bitartean, soilik seinaleak jasoz. Radar sistemak Eguzki-sistemari buruzko ikerketa mota askotarako erabili izan dira. Radar igorpena pultsatua edo jarraikakoa izan daiteke.

Radarraren itzulerako seinalearen indarra distantziaren laugarren potentziaren aurkakoaren proportzionala da. Hobetutako instalakuntzek igorjasotzailearen energia handitzen dute, eta hobetutako aparailuek behaketa aukerak handitu dituzte.

Radar teknikek, beste teknika batzuen bidez lortu ezingo litzatekeen informazioa ematen dute, erlatibitate orokorraren frogak Merkurio planeta behatzean, eta balio findu bat emanez unitate astronomikoarentzat adibidez. Radar bidezko irudiek gorputz solidoen forma eta azaleko ezaugarriei buruzko informazioa ematen dute, lurreko beste teknika batzuekin lor ezin daitekeena.

Radarrak ematen duen astrometria biziki zehatza funtsezkoa da Lurretik gertuko asteroideen talkei buruzko epe luzerako iragarpenetan, 99942 Apophis objektuak ilustratutakoa kasu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]