Merkurio (planeta)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Merkurio planetari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Merkurio».
Merkurio
Mercury in color - Prockter07 centered.jpg
Merkurio koloretan, MESSENGER ontziak hartua
Ezaugarri orbitalak[3]
Garaia: J2000
Afelioa
  • 69,816,900 km
  • 0.466 697 UA
Perihelioa
  • 46,001,200 km
  • 0.307 499 UA
Erdi-ardatz handia
  • 57,909,050 km
  • 0.387 098 UA
Eszentrikotasuna 0.205 630[1]
115.88 d[1]
Batezbesteko abiadura orbitala
47.362 km/s[1]
Batezbesteko anomalia
174.796°
Makurdura
48.331°
Perihelioaren argumentua
29.124°
Sateliteak None
Ezaugarri fisikoak
Batezbesteko erradioa
  • 2439,7±1,0 km[4][5]
  • 0,3829 Lur
Zapaltzea 0[5]
Gainazal azalera
  • 7,48×107 km2[4]
  • 0.147 Lur
Bolumena
  • 6,083×1010 km3[4]
  • 0.056 Lur
Masa
  • 3,3022×1023 kg[4]
  • 0.055 Lur
Batezbesteko dentsitatea 5,427 g/cm3[4]
Gainazal grabitatea
  • 3,7 m/s²
  • 0.38 g[4]
0,346±0,014
4.25 km/s[4]
Errotazio periodo siderala
  • 58,646 d
  • 1407,5 h[4]
Ekuatoreko errotazio abiadura
10.892 km/h (3.026 m/s)
2.11′ ± 0.1′[6]
Ipar Poloko igoera zuzena
  • 18h 44m 2s
  • 281.01°[1]
Ipar Poloko deklinazioa
61.45°[1]
Albedoa
  • 0.068 (Bond)[7]
  • 0.142 (geom.)[7]
Gainazaleko tenp. min batezbeste max
0°N, 0°W [10] 100 K 340 K 700 K
85°N, 0°W[10] 80 K 200 K 380 K
−2.6[8] to 5.7[1][9]
Diametro angeluarra
4.5–13″[1]
Atmosfera[1]
Gainazaleko presioa
arrastoa
Osaera

Merkurio Eguzkitik hurbilen dagoen planeta da eta Eguzki-sistemako bigarren txikiena (−0.4 - 5.5 artekoa du bere ageriko magnitudea).

Erromatar mitologiako Merkurio jainkoagandik izan zuen bere izena, eta jainkoaren buruaren eta xapela hegaldunaren irudikagarri da Merkurio planetaren ikur astronomikoa: ☿ (Unicode). Izan ere, bi izen izan zituen Merkurio planetak antzina, gizakumeak Eguzkiaren alde batean eta bestean ageri ziren planetak bat zirela ohartu ziren arte: Hermes zeritzan arratsaldean eta Apolo, aldiz, goizean. Ustezko planeta biok bat zirela, Pitagorasek ohartarazi omen zuen.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atmosfera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkuriok atmosfera oso xumea du, tenperatura altuengatik eta planetaren grabitazio-indar txikiarengatik. Hain mehea da, molekulek Merkurioren azalarekin talka gehiago egiten dutela beraien artean baino. Atmosfera honetako molekulek nahiko denbora gutxi irauten dute planetan: potasio edo sodio molekula baten bizia Merkurion hiru ordutakoa da, eta gero espaziora egiten du ihes. Hala ere, partikulak berriztu egiten dira hainbat modutan. Adibidez, eguzki-haizeak garraiatutako partikula kargatuak Merkurioren magnetosferak harrapatzen ditu azalerantz bidaliz eta berritze-prozesu honetan parte hartuz. Badaude beste modu batzuk ere, hala nola meteoritoen talkak edo izotzaren lurruntzea.

Tenperatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkurio oso planeta beroa da. Azalean batezbesteko tenperatura 4520 K-koa da (179 Â°C), baina egunetik gauera tenperatura 900 K (-183 °C) eta 706 K (427 °C) bitartean mugitzen da. Tenperaturen diferentzia hau, planeta guztien artean handiena, orbitaren eszentrikotasun handiagatik areagotua da (Eguzkira distantzia 47 eta 80 milioi km artekoa da). Gainera, errotazioa orbitarekin sinkronizatua dagoenez, perihelioan beti puntu berdinak daude Eguzkira zuzenduta, "polo beroak" bezala ezagutuak.

Gainazala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkurioren gainazala kraterrez betea dago eta Ilargiaren antzeko itxura dauka. Ez dauka barne-aktibitaterik, eta ondorioz ezta sumendirik ere.

Planeta honen eraketaren ondoren meteorito-talka ugariko periodo bat izan zuen. Denboraldi horretan Merkurioren barne-aktibitateak magma jaurtikitzen zuen, lautadak sortuz, nolabait Ilargiko itsasoen bezalakoak.

Ehunka metro eta kilometro diametroko kraterrez gain, badaude beste egitura geologiko nabarmen batzuk ere. Bat Caloris Planitia da, planeta honen egiturarik handiena, 1300 km-ko diametroa duen sakonunea. Antzinako talka izugarri batek eragina da. Hain izan zen izugarria, laba erupzioak eragin zituela inguruan 2 km-ko altuerako mendiak osatuz, eta lurrikarak planetaren beste aldean gainazalaren haustura eragin zuen, "eremu kaotikoa" deitzen den tokian. Caloris izena (bero latinez) polo bero baten dagoelako datorkio.

Rupes Discovery, 350 km-ko malkarra, Mariner 10 espazio-ontzitik ikusia

Beste ezaugarri esanguratsu bat malkarrak dira, 500-1.000 m-ko altuerakoak eta ehunka km-ko luzerakoak. Horietariko bat Rupes Discovery delakoa da, 350km-ko luzerakoa eta 1000 m-ko altuerakoa, eta bi krater zeharkatzen ditu, 35 eta 55 km-ko diametroa dutenak.

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkurioko geologia Eguzki Sistemako barneko planetetatik ezezagunena da. Horrela izatearen arrazoiak ezberdinak dira: Eguzkira dagoen distantzia eskasa eta horrek sondentzako dituen zailtasunak, eta egun-gau zikloak Merkurion 58 lurreko egun irauten dituela. Horregatik Mariner 10 NASAren sateliteak 1974 eta 1975an eginiko hiru bidaietan egunargia zen zonaldea bakarrik ikusi ahal izatea eragin zuen. 2001an Messenger satelitea Merkurioren orbitan jarriko da, informazio handia bidaliz.

Historia geologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain dela 4.000 milioi urte Merkurio sortu zenean hainbat kometa eta asteroideren talka jasan zuen, ahalik eta orain dela 3.800 milioi urte hau eten zen. Garai horretan talka ugari jasan zituen eta horietako batzuek Caloriseko Arroa sortu dute, magmak gero bete zuena, eskualde leunak sortuz. Planeta behin hoztua eta txikiagotua gainazalean arrakalak sortu ziren, krater eta lautaden gainean ikusten direnak. Mantua nahikoa uzkurtu zenean bulkanismo garaia bukatu zen eta jada ez zen laba gehiago atera gainazalera. Baliteke orain dela 700 edo 800 milioi urtetik ez izatea jarduera bolkanikorik.

Barne egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkurioren dentsitatea Ilargiarena baino % 60 handiagoa da. Horrek barnean burdinazko nukleo handi bat duela adierazten du. Nukleo honek bolumenaren % 42 osatzen du (Lurrean nukleoaren bolumena % 17koa da). Nahiz eta proportzioan Lurrak baino burdin-nukleo handiagoa izan, dentsitatea Lurrarena baino pixka bat txikiagoa da, Lurrak 20 aldiz masa handiagoa duelako barneko nukleoa asko konprimituz eta bertan dentsitatea igoz.

1.800 km-ko erradioko nukleoa inguratuz 600 km-ko mantua dago, eta ondoren, gainazala.

Errotazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errotazio-periodoa orbita-periodoarekin sinkronizatua dago; Merkuriok bi orbita burutzen dituenean, hiru errotazio egiten ditu. Horregatik, perihelioan beti puntu berdinak daude Eguzkira zuzenduak, "polo beroak" bezala ezagutzen direnak, 0º eta 180º meridianoetan kokatuak.

Zenbait puntutan, ikusle batek Eguzkia zeruan igotzen ikusiko luke, gero alderantziz mugituko litzateke sartu arte eta gero berriz igoko litzateke, dena egun berean. Fenomeno hau abiadura orbitalagatik da: perihelioa baino lau egun lehenago abiadura orbitala eta errotazio-abiadura berdindu egiten dira, non Eguzkia zeruan geldi dagoela baitirudi. Perihelioan abiadura orbitala handiagoa da eta Eguzkia alderantziz mugitzen ari dela dirudi. Ondoren, lau egun geroago, berriz mugimendu arrunta hartzen du.

Orbita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkurioren orbita oso eszentrikoa da. Eguzki-sisteman, Plutoiek bakarrik dauka eszentrikotasun handiagoa. Perihelioan Eguzkitik 46.000.000 km-ra dago, eta afelioan 70.000.000 km-ra. Merkurioren orbitak prezesio bat ere jasaten du.

Esplorazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mariner 10 espazio-ontzia, gaur egun arte Merkuriora hurbildu den bakarra

Merkuriora hurbildu den espazio-ontzi bakarra Mariner 10 izan da. 1973an jaurtia, Artizarraren grabitatea erabili zuen abiadura orbitala doitzeko horrela Merkuriora hurbildu ahal izateko 1974 eta 1975 urteetan. Zunda honek hiru gerturatze egin zituen, hurbilena 327 km-ko altuerara besterik ez. Zoritxarrez, hurbilketa guztietan planetaren eremu berdina zegoen argituta, eta gainazalaren % 45a bakarrik aztertu ahal izan zen. Mariner 10 ontziak azalean tenperaturak ere neurtu zituen eta magnetosferaren existentzia baieztatu zuen.

2004ko Abuztuaren 3an MESSENGER espazio-ontzia bidali zuen NASAk, Merkuriora 2008 urtean heltzeko asmoz, hiru hurbilketa eginez eta ondoren, 2011 urtean, planeta hau orbitatuz urte batez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h   , http://nssdc.gsfc.nasa.gov/planetary/factsheet/mercuryfact.html .
  2.   , http://home.surewest.net/kheider/astro/MeanPlane.gif . (produced with Solex 10 written by Aldo Vitagliano; see also Invariable plane)
  3.   , http://ssd.jpl.nasa.gov/horizons.cgi?find_body=1&body_group=mb&sstr=1 . – Select "Ephemeris Type: Orbital Elements", "Time Span: 2000-01-01 12:00 to 2000-01-02". ("Target Body: Mercury" and "Center: Sun" should be defaulted to.) Results are instantaneous osculating values at the precise J2000 epoch.
  4. a b c d e f g h   , http://solarsystem.nasa.gov/planets/profile.cfm?Object=Mercury&Display=Facts .
  5. a b   Seidelmann, P. Kenneth; Archinal, B. A.; A'hearn, M. F.; Conrad, A.; Consolmagno, G. J.; Hestroffer, D.; Hilton, J. L.; Krasinsky, G. A. et al. (2007), «Report of the IAU/IAG Working Group on cartographic coordinates and rotational elements: 2006», Celestial Mechanics and Dynamical Astronomy 98 (3): 155–180, doi:10.1007/s10569-007-9072-y, Bibcode2007CeMDA..98..155S . edit
  6.   , doi:10.1126/science.1140514, PMID 17478713, Bibcode2007Sci...316..710M .
  7. a b   , doi:10.1006/icar.2001.6723, Bibcode2002Icar..155..253M .
  8.    .
  9.   , http://eclipse.gsfc.nasa.gov/TYPE/mercury2.html .
  10. a b   , doi:10.1006/icar.1999.6175Figure 3 with the "TWO model"; Figure 5 for pole, Bibcode1999Icar..141..179V, http://www.gps.caltech.edu/classes/ge151/references/vasavada_et_al_1999.pdf .

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Merkurio (planeta) Aldatu lotura Wikidatan