Rafia Zakaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rafia Zakaria
Bizitza
JaiotzaKaratxi, 1977 (46/47 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakabokatua, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, kazetaria eta zutabegilea

Twitter: rafiazakaria Edit the value on Wikidata

Rafia Zakaria (Karachi, Pakistan,1977) abokatu, feminista, kazetari eta idazle estatubatuarra[1] da. Zakaria kronikagilea da Dawnentzat. The Nation, Guardian Books, The New Republic, The Baffler, Boston Review eta Al Jazeera[2] komunikabideentzat idatzi izan du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zakaria Karachin jaio zen, Pakistanen, eta 17 urte zituela gizon pakistanoamerikar batekin ezkonarazi zuten.[3] Zakariak senar bortitzarengandik ihes egin zuen 2002an, 25 urte zituela. Zuzenbide Fakultatean sartu zen, eta filosofia politikoko graduondoko hirugarren zikloko diploma bat lortu zuen.[4] Zakaria musulmana da, eta feminista musulman bezala identifikatzen da.[5] Etxeko indarkeriaren biktimen izenean lan egin izan du.[3] 2021ean, Against White Feminism izeneko liburua argitaratu zuen. Bertan, pentsamendu feminista nagusian emakume zurien esperientziei eman zaien garrantzia kritikatzen du, emakume arrazializatuak baztertuta.[1][6] The Guardian[7] egunkariak eta The Arts Fuse on line aldizkariak kritikatu zuten liburua.[8]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Upstairs Wife: An Intimate History of Pakistan, Boston, Beacon Press, 2016 (ISBN 978-0807080467)
  • Veil (Object Lessons), London, Bloomsbury Academic, 2017 (ISBN 978-1501322778)
  • Against White Feminism: Notes on Disruption, New York, W. W. Norton & Company, 2021 (ISBN 978-1324006619)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]