Pakistan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pakistango Islamiar Errepublika
اسلامی جمہوریۂ پاکستان
(Islāmī Jamhūriya-i-Pākistān)
Pakistango bandera
Bandera

Pakistango armarria
Armarria

Goiburua: Iman, Ittehad, Nazm
( Fedea, Batasuna, Diziplina )
Nazio ereserkia:
Qaumi Tarana
Pakistanren kokapena
Hiriburua Islamabad
33°40′ N 73°10′ E
Hiri handiena Karatxi
Hizkuntza ofiziala(k) Urdua eta Ingelesa
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Errepublika
Asif Ali Zardari
Yousaf Raza Gillani
Independentzia
- Erresumaren sorrera
- Errepublika
Erresuma Batutik
1947 abuztuaren 14
1956 martxoaren 23
Eremua
• Guztira
• Ura

880.254 km² (34.)
% 3,1%
Biztanleria
• Zenbatespena (2006)
• Dentsitatea

Herritarra

163.985.373 (6.)
186 biztanle/km² (42.)

pakistandar
Dirua Rupia (Rs) (PKR)
Ordu eremua UTC (UTC +5)
Interneteko domeinua .pk
Telefono aurrezenbakia +92

Pakistan Asia hego-mendebaldeko estatu bat da.

Ekialdeko muga India du, iparrekoa Txina eta Tadjikistan, mendebalekoa Afganistan eta Iran eta hegokoa Arabiako itsasoa. Hiriburua Islamabad da, nahiz eta Karatxi izan hiri handiena.

Egungo Pakistan hainbat arraza eta etniaren igarobide zein pausaleku izan da. Besteak beste, arioak, persiarrak, partoak, kuxarrak, turkoak... izan ziren Pakistanen. Halaber, hainbat erlijio izan dira herrialdean, hala nola hinduismoa, budismoa, kristautasuna. Egun Islama da nagusi.

Eduki-taula

Geografia[aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Pakistango geografia
K2 mendia

Pakistan 804 000 km² luze-zabal da eta honako mugak ditu: Iran (900km) hego-mendebaldean, Afganistan (2400 km) ipar eta mendebaldean, Txina (520 km) ipar-ekialdean eta India (2900 km) ekialdean. Kosta 1050 km luze da eta Omango itsasoaren hegian dago.

Iparraldean mendi oso garaiak daude (haien artean K2 ezaguna, 8.611 metrokoa, munduko bigarren garaiena), mendebaldean mendi lehorrak, hego-mendebaldean goi-ordoki antzua, hego-ekialdean Txolistango basamortua. Lurraldearen herena inguru alubioi-zabaldiak dira, nekazaritzarako erabiliak. Bertan kokatzen da biztanleriaren gehiengoa. Indo ibaia, iturburua Tibeten duena, 2.900 km luze da eta estatua ipar-hego zeharkatzen du Omango itsasoan delta erraldoia sortzeko. Ibai nagusiak Indo (2900 km), Sutlej (1550 km), Chenab (1200 km), Ravi (900 km) eta Jhelum (400km) dira.

Lurraldeak lurrikara arrisku handia du, 2005eko urriaren 8koa kasu. Uholdeak eta zikloiak ere pairatzen ditu.

Mendi nagusiak K2 (8611 m), Nanga Parbat (8125 m), Gasherbrum I (8068 m), Broad Peak (8047 m) eta Gasherbrum II (8035 m) dira.

Historia[aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Pakistango historia

Banaketa administratiboa[aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Pakistanen banaketa administratiboa
Pakistanen banaketa administratiboa

Pakistan federazio bat da, osagai hauek dituena: lau probintzia, hiriburu lurralde bat eta administrazio federaleko tribu eremuak. Pakistanek de factozko juriskikzioa du Kaxmirreko mendebaldean, bi entitate politikotan banatuta eta Indiak ere aldarrikatzen duena.

2001ean Gobernu Federalak Banaketa edo Dibisio entitatea desagerrarazi zuen, eta horren ordez laugarren mailako banaketak ziren Barrutiak ezarri zituen azpibanaketa gisa. Guztira 107 barruti dira.

Probintziak[aldatu]

  1. Balutxistan*
  2. Khyber Pakhtunkhwa*
  3. Punjab
  4. Sindh

Oharra: Balutxistan eta Khyber Pakhtunkhwa tribu probintziak dira.

Lurraldeak[aldatu]

5. Islamabadeko Hiriburu Lurraldea
6. Administrazio Federalpeko Tribuen Eremua

Kaxmir[aldatu]

7. Azad Kaxmir
8. Iparraldeko Eremuak

Gobernua eta politika[aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Pakistango politika

1999an errepublika federal bat izendatu zuten arren, Pervez Musharraf jeneralak Nawaz Sharifen gobernu zibila kendu zuen eta berak hartu zuen botere exekutiboa. 2000.ean egin ziren azkeneko hauteskundeak udal gobernuetarako eta 2001ean Musharrafek bere burua presidente izendatu zuen. 2002ko hauteskundetan Zafarullah Khan Jamali, Musharrafen jarraitzailea lehen ministro izendatu zuten. 2003an oposizioarekin adostu zuen Konstituzioaren aldaketa bat eta modu honetan zilegitasuna irabazi zuen automatikoki.

Pakistanen diktadura ugari egon dira, batez ere 1960ko hamarkadan Ayub Khanena, 1980ko hamarkadan Zia Ul Haqena eta Musharraf berarena 1999tik aurrera.

Kanpo loturak[aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Pakistan


Asiako herrialde eta lurraldeak    (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)

Erdialdeko Asia
Map Central Asia.PNG

AfganistanErrusiaKazakhstanKirgizistanUzbekistanTadjikistanTurkmenistan

Asiako Ekialdea
(Asia-Pazifikoa)

Map-World-East-Asia.png

Hego KoreaIpar KoreaJaponiaMongoliaTxina

Hego-mendebaldeko Asia
Ekialde Hurbila
Map world middle east.svg

Arabiar Emirerri BatuakArmeniaAzerbaijanBahrainEgiptoGeorgiaIranIrakIsraelJordaniaKuwaitLibanoOmanQatarSaudi ArabiaSiriaTurkiaYemen

Hego-ekialdeko Asia
LocationSoutheastAsia.PNG

BruneiEkialdeko TimorFilipinakIndonesiaKanbodiaLaosMalaysiaMyanmarSingapurThailandiaVietnam

Hegoaldeko Asia
Map-World-South-Asia.png

BangladeshBhutanIndiaMaldivakNepalPakistanSri Lanka

Beste entitate
politiko batzuk

PalestinaTaiwan