Ramon Bajo ikastetxea

Koordenatuak: 42°50′58″N 2°40′19″W / 42.84941°N 2.67195°W / 42.84941; -2.67195
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramon Bajo ikastetxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′58″N 2°40′19″W / 42.84941°N 2.67195°W / 42.84941; -2.67195
Map
Webgune ofiziala

Ramon Bajo Gasteizko ikastetxe publiko bat da. Haur eta Lehen Hezkuntza eskaintzen ditu, D ereduan.

2020/21 ikasturtean 220 ikasle inguru ditu.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko Alde Zaharrean dago, Eskola kaleko 16. zenbakian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuan aipatzen denez 1864an eraiki ziren Eskola kalean bertan udal eskolak.

1980ko urtarrilaren 19an inauguratu zen Eskola kalearen eta Santa Ana kantoiaren ertzean dagoen eraikina[2]. Handik gutxira akordio bat lortu zuten ikastetxearen ondoan zeuden baratzeen jabeek eta Udalak eskolaren patioa handitzeko[3]

2000 urtearen inguran "ghetto-eskola[4]" bat zen, soilik 50 ikaslerekin, gehienak etorkinak eta ijitoak[5]. Alde Zaharreko hainbat elkartek Auzoan Hazi-Hezi-Bizi plataforma sortu zuten, eskola indarberritzeko asmoz. 2003an D eredua ezarri zen eskolan eta handik aurrera biziberritu egin da.

2014ko urtarrilean amaitu zen Haur Hezkuntzako gunearen eraberritzea, Europa iparraldeko pedagogia eredua jarraituz[6].

Kultura ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikastetxearen parte da Eskola kaleko 12 etxea. Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Alde Zaharreko monumentu multzoan sailkatuta dauka[7], Gasteizko kultura ondasunen barruan.

Horma irudia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko udan Auzoan hazi, hezi eta bizi horma-irudia inauguratu zen Santa Ana kantoiko horman[8].

Guraso elkartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basartea[9] guraso elkarteak eskolaz kanpoko ekintzak eta bestelako jarduerak antolatzen ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]