Raul Perez Martinez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raul Perez Martinez

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaParis, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria eta irakaslea

Raul Perez Martinez (Paris, 1976) euskal kazetaria da. Txirrindularitza eta idazketa bateratuz Jacques Anquetil eta Fausto Coppiren biografiak idatzi ditu.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Raul Perezek Leioako Unibertsitatean kazetaritza ikasi ondoren hainbat egunkarietan egin zuen lan hamar urtez, hala nola, Irutxulo astekarian, Irutxuloko Hitza egunkarian eta Gaztezulo aldizkarian.[1]

Gerora, Pasaiako AEK euskaltegian aritu da lanean euskara irakasle gisa.[2][3] Txirrindularitza zalea eta txirrindularia ere bada.[4]

2012an bere lehen lana argitaratu du, Frantziako Tourra bost aldiz irabazi zuen lehen txirrindularia izan zen[5] Jacques Anquetilen biografia autoekoiztutako edizio moduan.[6] Liburu honek Txomin Perurena eta Luis Otaño txirrindularien hitzaurre eta epilogoa ditu.[4] 2018an, "Il campionissimo" ezizenez ezagutzen zen Fausto Coppiren biografia kaleratu du, Biba Coppi! izenburupean.[7]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jacques Anquetil (Egileak, 2012)
  • Biba Coppi! (Egileak, 2018)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Raul Perez Martinez — Booktegi» booktegi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
  2. «Raul Perez Martinez (@raulperezmartin) | Twitter» twitter.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
  3. «Gizon bakarra lasterketa buruan» Oarsoaldeko Hitza 2018-09-17 (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
  4. a b «Raul Perez: “Txirrindularitza gai aproposa iruditzen zait biografiak egiteko”» Irutxuloko Hitza 2012-10-10 (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
  5. Jaques Anquetil (Raul Perez Martinez) « Tropela.eus – Bloga. (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
  6. «Raul Perez Martinez - Libros de Ruta» www.librosderuta.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
  7. (Gaztelaniaz) «“Será muy difícil volver a encontrar un ciclista como el legendario Fausto Coppi”. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).