Richard Rodgers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Richard Rodgers pianoa jotzen eta Lorenz Hart (1936).

Richard Charles Rodgers (New York, AEB, 1902ko ekainaren 28a - New York, AEB, 1979ko abenduaren 30a) Estatu Batuetako musikagilea izan zen.

Biografia

Estatu Batuetako musika-komedia famatuak idatzi zituen, Lorenz Hart eta Oscar Hammerstein II.a testugileekin batera. Bi Pulitzer sari irabazi zituen.

Azpimarratzekoak dira, besteak beste: The Girl Friend (1926, Neskalaguna), Pal Joey (1940), Oklahoma (1943), Carousel (1945), South Pacific (1949) eta The King and I (1951, Erregea eta ni).

Erreferentziak