Riten

Wikipedia, Entziklopedia askea

Riten (euskaraz Erritua) 1969ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari, gidoigile eta aktoreak zuzendu, idatzi eta antzeztutako drama film bat da. Berka, Gunnar Björnstrand, Anders Ek, Erik Hell eta Ingrid Thulin aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hans eta Thea Winkelmann eta Sebastian Fischer (Gunnar Björnstrand, Ingrid Thulin eta Anders Ek) aktoreek suediar zentsurak beren antzezlana nola debekatzen duen ikusiko dute, hartan ikuskizun pornografiko bat dagoelako aitzakian. Aktoreak epaiketara deituak izango dira. Harrigarria bada ere, epaiketak aktoreen nahiz epaile berarengan (Erik Hell) portaera neurotikoak eragingo ditu. Epaiketaren amaieraldera hiru aktoreek debekatu zaien ikuskizuna epailearen aurrean antzeztu eta azken honi bihotzekoa emango dio.

Aktoreak

Kanpo loturak