Ingrid Thulin
Ingrid Thulin (Solleftea, Suedia, 1929 - Stockholm, Suedia, 2004) antzezlea izan zen.
Bizitza [aldatu]
Dantza- eta antzerki-ikasketak egin zituen Stockholmen. Antzerkian ari izan zen eta, besteak beste, Ingmar Bergmanen antzerki-taldean lan egin zuen. Geroago suediar zinemagileekin lan egin zuen, batez ere Bergmanekin: Smulltronstallet (1957, Basoko marrubiak); Ansiktet (1958, Aurpegia); Tystnaden, (1963, Isiltasuna); Nara Livet (1958, Bizitzaren hasieran); Viskningar och rop (1972, Oihuak eta zurrumurruak).
Estatu Batuetako filmetan antzezle izanagatik, film gehienak Europan egin zituen. Film labur bat, Hangivelse, eta film luze bat, Brusten himmel (1982), zuzendu zituen. Beste film batzuk: Domaren (1961, Epailea); Agostino (1962); The Four Horsemen of the Apocalipsis (1962, Apokalipsiaren lau zaldunak); La guerre est finie (1966, Amaitu da gerra); La caduta degli Dei (1969, Jainkoen eroraldia).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.