Robert Arranbide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert Arranbide
Hendaiako zinegotzia

Bizitza
Jaiotza1942
Herrialdea Lapurdi
HeriotzaHendaia2023ko abenduaren 21a (80/81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Izengoitia(k)Popol
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Abertzaleen Batasuna

Robert Arranbide "Popol" (frantsesez: Robert Arrambide) (1942Hendaia, 2023ko abenduaren 21a) Lapurdiko politikari eta mugimendu abertzalearen hastapenetako militantea, Hendaiako hautetsia izan zen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde abertzalearen burua izan zen 1980ko hamarkadatik, eta preso politiko ohia zen. Biharko Hendaiako zerrendaburu izan zen 1989tik aitzina, baita hautetsi ere. Gero, Abertzaleen Batasunarekin aurkeztu zen 1994ko hauteskunde kantonaletan, Hendaiako kantonamenduan. Akelarre kultur elkartean parte hartu zuen eta Bil herriko aldizkariaren egileetako bat izan zen. 2004an atxilotu zuten, ETAren kontrako operazio batean, eta bi urte eta erdiko espetxe prebentiboa bete behar izan zuen; poliziaren arabera bere etxean armak aurkitu zituzten. Mikel Albisu, Mikel Antza, eta Soledad Iparragirre "Anboto", ETAko buruzagien aurkako epaiketan kondenatu zuten Frantzian. [1]2010ean epaitu zuten, Parisen, eta bost urteko kartzela zigorra jarri zioten, horietako bi gibelapenarekin.[2] 2023an eritasun luze baten ondotik hil zen Arranbide. [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]