Robert Frost

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert Lee Frost

Robert Lee Frost (San Frantzisko (Kalifornia), AEB, 1874ko martxoaren 26a - Boston, AEB, 1963ko urtarrilaren 29a) ingelesezko olerkaria izan zen.

Biografia

Ingalaterra Berrian hazi zen, baserri-giroan, eta heziketa-giro hark erabateko eragina izan zuen haren idazlanetan. Irakasle ere aritu zen, baina nekazaritza hautatu zuen azkenik lanbidetzat.

Ingalaterrara joan zen gero, eta han bi poema-liburu eman zituen argitara, A Boy´s Will (1913, Mutil baten borondatea) eta North of Boston (1913, Bostongo iparrean).

Ameriketara itzulita, bakardade-giroan bizi izan zen, izadiarekiko oreka betean. Heriotza eta heriotzaren aurreko larritasuna izan zituen gai nagusiak.

Idazlanak

Hauek dira Frosten obra nagusi batzuk: From Snow to Snow (1936, Elurrez elur), A Masque of Mercy (1947, Erruki-maskara).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Frost Aldatu lotura Wikidatan