Robert Gallo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Robert Gallo 1995ean.

Robert Charles Gallo (Waterbury, Connecticut, 1937ko martxoaren 23a-) AEBetako ikertzaile biomedikoa da. Batez ere GIBaren aurkikuntzagatik da ezaguna, HIESaren eragilea dena, nahiz eta aurkikuntza honetan izan zuen partaidetza nahiko zalantzagarria izan. Bere jarduna oso garrantzitsua izan da ondorengo urteetan ikerkuntzaren arloan.

Italiar etorkinen semea delarik, Biologia ikasi ondoren Chicagoko unibertsitatean espezialitate medikoa burutu zuen, hasieran minbiziaren arloan ibiliz.

Gaur egun, Baltimoreko (Maryland) Giza Birologiaren Institutuaren zuzendaria da, 1996an sortu zuena Robert R. Redfield eta William A. Blattner lankideekin batera, eta 2005ean Profectus BioSciences izeneko zentroa sortu zuen, giza birusek sortutako gaixotasunen ondorioak gutxitzeko asmoarekin, GIBa barne.

Polemika piztu zen GIBaren aurkikuntza dela-eta Luc Montagnier frantziarrarekin 1980ko hamarkada horretan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Gallo Aldatu lotura Wikidatan