Roberto II.a Frantziakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jean-Paul Laurens: L'Excommunication de Robert le Pieux, 1875, Orsay museoa

Roberto II.a Frantziakoa (Orléans, 972ko martxoaren 27a - Melun, 1031ko uztailaren 20a), Errukitsua ezizenaz ezaguna, kapetar leinuko bigarrengo Frantziako erregea (996-1031)

Gurasoak Hugues Capet eta Adelaida Akitaniakoa zituen. Laster hasi zen aitarekin batera gobernatzen, erregekide moduan. Jainkozale amorratua, errege fededuna izan zen, heresiak borrokatu zituena. Bere semeek beraren aurka matxinatu zuten gerra zibila sortuz.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Robertek 989an Berengario II.a Italiakoaren alaba Susana ezkondu baina ez zuten seme-alabarik izan.

996an Berta Borogoniakoa ezkondu zuen. Odolkidetasuna zela eta, Gregorio V.ak ezkontza indargabetu eta Roberto eskumukatu zuen. 999an laster hil zen semea izan zuten.

1001ean Konstantzia Arlesekoa ezkondu eta zazpi seme-alabak izan zituzten:

Sasikume bat ere izan zuen: Rodolfo, Bourgesko gotzaina izandakoa.


Aurrekoa
Hugues Capet
Frantziako erregea
996-1031
Ondorengoa
Henrike I.a Frantziakoa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roberto II.a Frantziakoa Aldatu lotura Wikidatan