Antzinako frantses
| Antzinako frantsesa | ||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | iparraldeko Frantzia, Belgikako (Walonia) eta Suitzako eskualdeak, Ingalaterra, Irlanda, Siziliako Erresuma, Antiokiako printzerria, Zipreko Erresuma | |
| Hiztunak: | — | |
| Hizkuntza familia: | Indo-Europarra Italikoa Erromantzea Oïl hizkuntza Antzinako frantsesa |
|
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | fro | |
| ISO 639-3: | fro | |
Antzinako frantsesa (franceis, françois, romanz; egungo frantsesez ancien français) IX. mendetik XIV. mendera egungo Frantziako iparraldean eta egungo Suitza eta Belgikako zenbait eskualdetan mintzaturiko etengabeko dialekto erromantze izan zen[1]. Orduan langue d'oïl (oïl hizkuntza) izena zuen, hegoaldean zuen langue d'oc (proventzera) hizkuntzatik bereizteko. Normandiar aldaera Ingalaterran, Irlandan, Siziliako Erresuman eta Antiokiako printzerrian ere hitz egiten zuten.
813ko Tourseko hirugarren kontzilioan, apaizek herri-hizkuntzan predikua egiteko agindua jaso zuten, ordurako herriak jadanik latina ulertzen ez zuelako[2]. Lehenengo testua, berriz, Estrasburgoko Zinaren Reichenau eta Kassel glosetan agertu zen:
| « | Pro Deo amur et pro Christian poblo et nostro commun salvament, d’ist di en avant, in quant Deus savir et podir me dunat, si salvarai eo cist meon fradre Karlo, et in aiudha et in cadhuna cosa...
|
» |
Kapetiarrek Île-de-France inguruan jaiotako frantziar kultura eta hizkuntza hedatu zuten Akitania eta Tolosara baina hizkuntza ez zen finkatu Frantziar Iraultzara arte.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ de la Chaussée, François, Initiation à la morphologie historique de l'ancien français, Paris: Klincksieck, 1977. or., ISBN 2-252-01922-0
- ↑ Pope, Mildred K. (1934), From Latin to Modern French with Especial Consideration of Anglo-Norman Phonology and Morphology, Manchester: Manchester University Press
| Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |