Roberto Rosmaninho Mariz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roberto Rosmaninho Mariz

apezpiku laguntzaile

2023ko maiatzaren 26a -
Elizbarrutia: Portoko elizbarrutia
apezpiku tituludun

2023ko maiatzaren 26a -
Elizbarrutia: Vita (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaRates (en) Itzuli1974ko urtarrilaren 13a (50 urte)
Herrialdea Portugal
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Roberto Rosmaninho Mariz (Rates, 1974ko urtarrilaren 13a) portugaldar elizgizona da. 2023an Portoko apezpiku laguntzaile bihurtu zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ratesen (Povoa de Varzim, Portugal) jaio zen 1974an. Soziologian lizentziatu zen Minhoko Unibertsitatean[1]. San Petri eta San Paulo Kontzilioko Apaizgaitegian ikasi ondoren, teologian lizentziatu zen Portugalgo Unibertsitate Katolikoan eta geroago doktoretza lortu zuen[2].

1998ko uztailaren 19an apaiztu zen. Apaiz gisa honako ministerio hauek bete zituen[2]:

  • Atãesko San Juan elizako parrokoa;
  • Barrosko San Eztebe elizako parrokoa;
  • Penascaisko Santa Marina elizako parrokoa;
  • Vilarinhoko San Mami elizako parrokoa;
  • Vila Verdeko San Paio elizako parrokoa;
  • Loureirako Santa Olaia elizako parrokoa;
  • Lomarko San Petri elizako parrokoa;
  • Vila Verdeko artzapeza;
  • Vila Verdeko Errukiaren Etxe Santuako kapilaua;
  • Kanonetako Kapituluko kidea;
  • artxidiozesiako diruzaina;
  • Giza Garapen Integralerako apezpiku-bikarioa.

2006tik apezpiku laguntzaile izendatu zuten arte, Bragako San Jose elizako parrokoa izan zen[2].

2023ko maiatzaren 26an, Frantzisko aita santuak Portoko apezpiku laguntzaile (Joaquim Proença Dionísiorekin batera) eta Vitako apezpiku titular izendatu zuen[2]. Urte bereko uztailaren 23an apezpiku ordenatu zuten Bragako katedralean[1]. Como barro nas Suas mãos (latinez: Sicut lutum in manu mea) leloa hautatu zuen[3].

Ondorengotza apostolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Portugesez) «D. Roberto Mariz é ordenado bispo a 23 de julho» Voz Portucalense 2023-07-23 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  2. a b c d (Italieraz) «Nomina di Vescovi Ausiliari di Porto (Portogallo)» The Holy See 2023-05-26 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  3. (Portugesez) «Igreja/Portugal: D. Roberto Mariz escreve à Diocese do Porto, prometendo «total dedicação» (c/vídeo)» Ecclesia 2023-05-26 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  4. (Ingelesez) «Bishop Roberto Rosmaninho Mariz» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]