RoboCop 2

Wikipedia, Entziklopedia askea

RoboCop 2 1990eko Irvin Kershner estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikzio eta ekintza film bat da. Peter Weller, Nancy Allen, Daniel O'Herlihy, Tom Noonan, Belinda Bauer eta Gabriel Damon aktoreek antzeztu zuten.

1987ko RoboCop film arrakastatsuaren jarraipena da, era berean RoboCop 3 (1993) jarraipena izen berdineko RoboCop (2014) berregokitzapen bat ere izan zituen. Bestalde, film saila honetan oinarritutako hainbat telesaila eta bideojoko ere merkaturatu dira.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jada ozonorik gabeko zerupeko etorkizun hurbil batean Detroit hiriko polizia greban jarri eta gaizkile taldeak hiriaren jaun eta jabe egin dira. Bestalde, jende askok Nuke droga berri eta boteretsuarekiko adikzioa ere badu. OCP -Omni Consumer Products- megakorporazioak bere nagusitasuna areagotzeko asmoz hiriaz jabetu nahi du. OCPko lehendakariak (Dan O'Herlihy) Faxx doktoreari (Belinda Bauer) RoboCop (Peter Weller) birprograma dezan aginduko dio, iraganean bezala delinkuentziaren aurka borrokatzeko gai izan ez dadin.

Aktoreak

Kanpo loturak