Rockefeller Center

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:NRHP infotaula Rockefeller Center New York hiriko eraikin-multzo bat da, Rockefeller familiak eginikoa. 19 eraikinez osatuta dago, eta Bosgarren Etorbidearen eta Seigarren Etorbidearen artean kokatuta, Manhattan uharteko Midtown eremuan. Eraikin horietako batzuk dira Art Déco estiloak arkitekturaren esparruan izandako hezurmamitzearen adibide bikainak.

1987an National Historic Landmark edo Mugarri Historiko Nazionala izendatu zuten (eraikin, toki, egitura, objektu edo distritu bati Estatu Batuetako Gobernuak ematen dion izendapena, duen balio historikoa aintzat harturik).

Rockefeller Center eraikin-multzoan saltoki eta ikuskizun-areto ugari daude, horietako aipagarriena Radio City Music Hall, mundu osoan ospetsua.

Eraikin-multzo honetako etxe orratzik altuena GE Building da, 70 solairukoa eta 259 metroko altuera duena.

Rockefeller Center New Yorkeko turismo-helmuga ezagunenetarikoa da. Jende asko bertaratzen da, besteak beste Rockefeller Plazako apaingarri ugariak ikustera eta GE Building-en goialdeko behatokiak eskaintzen duen ikuspegi zoragarriaz gozatzera. Halaber, urte-sasoi bakoitzean jarduera erakargarri asko antolatzen da, hala nola izotz-irristaketa, zerupean berariaz instalatzen den pista batean. Azaroaren bukaeran, ezin konta ahala argitxoz ederturiko Eguberrietako zuhaitz bat ipintzen da, zeina, 1931n lehenbizikoz jarri zenez geroztik, New Yorkeko eguberri-ospakizunen ikur bereizgarria bilakatu baita.

Galeria

New Yorkeko ikuspegia tontorretik.
New Yorkeko ikuspegia tontorretik.
Ikuspegia tontorretik.
Ikuspegia tontorretik.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rockefeller Center Aldatu lotura Wikidatan