Bosgarren Etorbidea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bosgarren Etorbidea hegoalderantz 38. kaletik goizean goiz.

Bosgarren Etorbidea (ingelesez Fifth Avenue) AEBetako New York estatuko hiririk garrantzitsuena den New Yorkeko Manhattan barrutiko etorbiderik nagusienetako bat da. Luxuzko apartamentuz eta jauregi historikoz betea, Bosgarren Etorbidea New Yorken oparotasun ekonomikoaren ikur bat da. 34. kalea eta 59. kalearen arteko etorbidearen sekzioa munduko erosketa gunerik esklusiboenetako bat da Londresko Oxford Street, Parisko Champs Élysées eta Milango Via Montenapoleonerekin batera.

Etengabe munduko kalerik garestiena bezala jo da, alokairuen prezioa Paris, Londres edo Tokiokoen antzekoa delarik: "munduko kalerik garestiena" izena urtez urte aldatzen da txanponen fluktuazioaren eta tokiko baldintza ekonomikoen arabera. Zenbait urtetan 1990eko hamarkadaren erdialdetik 49. kalea eta 57. kalearen artean dagoen erosketa barrutia salmenta azalera metro karratu bakoitzeko bigarren preziorik garestiena bezala katalogatu da Londresko Sloane Streeten ondoren.

Mugaketa geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bosgarren Etorbidea Washington Square Parken abiatzen da, Greenwich Villagen, eta iparralderantz doa Midtownen erdialdetik, Central Parken ekialdearekiko paraleloan eta Upper East Side eta Harlemen zehar, non Harlem ibaian amaitzen den, 142. kalean. Trafikoak ibaia Madison Etorbideko Zubian zeharkatzen du.

Bosgarren Etorbideak Manhattango kaleen banalerro funtzioa egiten du, adibidez, E59 kalea W59 kaletik banatzen du. Bosgarren Etorbideak, gainera, elkarzut dituen kaleetako eraikinen zenbakiak jartzeko erreferentzia bezala funtzionatzen du, zenbakia handitu egiten da kaletik urrundu ahala. Adibidez, 1 E 59 st. Bosgarren Etorbidearekin izkina egiten dago, eta 300 E 59 st. Bosgarren Etorbidetik 3 bloke ekialdera dago.

Eraikin aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 40°46′26″N 73°57′58″W / 40.774°N 73.966°W / 40.774; -73.966

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bosgarren Etorbidea Aldatu lotura Wikidatan