Romeo Miller

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Romeo Miller
Romeo Miller
Datu pertsonalak
Izen osoa Percy Romeo Miller, Jr.
Ezizena Lil' Romeo, Rome, Romeo, Maserati Rome
Jaio 1989ko abuztuaren 10a (24 urte)
New Orleans, Louisiana (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Webgunea http://romeoforever.com

Percy Romeo Miller Jr. New Orleans, Louisiana, 1989ko abuztuaren 10a- ), Romeo (eta lehen Lil' Romeo) ezizenaz ezaguna, estatubatuar aktore, saskibaloi jokalari eta rap abeslaria da. Beste gauza batzuen artean ekoizle eta rap abeslari milioiduna den Master Pren semea da, eta honen disketxea den No Limit Recordsekin grabatzen du.

Romeo! izeneko bere telesail propioan ere agertzen da, Nickelodeonen ematen dena. Romeok, gainera, Max Keeble's Big Move eta Honey filmetan paper txiki bat du.

Musikan parte hartu zuen lehen aldia Hillary Duffen Santa Claus Lane bilduman izan zen, Tell me a story abestiarekin, rap musikara abiatzea bultzatu zuena.

Lil' Romeok beti izan du etsaitasun handia Bow Wowrekin, azken honek Romeok Bow Wow imitatzen duela baitio. Berriki, ika-mika handitu egin da, "Fresh Azimiz" abestian Bow Wowk bertso batean berak 18 urte dituela eta "mo that 'yo dad" egiten duela esaten baitu, non Romeo dena bere aita den Master Pri esker dela esaten duen. Baina Bow Wowk gezurtatu egin zuen LL Cool Jren abesti batetik hartu zuen bertso bat zela esanez. Erantzuna laster iritsi zen, eta Romeoren single berrian entzun daiteke, "U Can't Shine Like Me", Bow Wowri eginiko diss bat.

Lil' Romeok bere arropa marka propioa ere badu, "P. Miller Shorty's" izenekoa, eta bere lehen urtean ia 50 milioi dolar saldu ditu.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lil Romeo (2001)
  • Game Time (2002)
  • Romeoland (2004)
  • God's Gift (2006)
  • The Lottery Pick (2006)

BSOak:

  • Romeo! (2005)

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ned's Declassified School Survival Guide (2005) - TV
  • Uncle P (2004) - Film
  • Decisions (2004) - Film
  • Still 'Bout It (2004) - Film
  • One on One (2003) - TV
  • Honey (2003) - Film
  • Crashing with Master P (2003) - TV
  • Romeo! (2003) - TV
  • Raising Dad (2002) - TV
  • Oh Drama! (2001) - TV
  • Max Keeble's Big Move (2001) - Film
  • The Brothers Garcia (2001) - TV

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Romeo Miller Aldatu lotura Wikidatan