Ross prioratoa

Koordenatuak: 56°03′17″N 4°32′51″W / 56.054609°N 4.547412°W / 56.054609; -4.547412
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ross prioratoa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaMendebaldeko Dunbartonshire
Ur-masaLomond aintzira
Koordenatuak56°03′17″N 4°32′51″W / 56.054609°N 4.547412°W / 56.054609; -4.547412
Map
Arkitektura
Ondarea
LB7625

Ross prioratoa (ingelesez: Ross Priory) Eskoziako Gartocharn herrian dagoen eraikina da, Mendebaldeko Dunbartonshire eskualdean. A mailako eraikina izendaturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV mendetik erabiltzen da The Ross eremua izendatzeko eta Buchanan familiarena izan da. Buchanandarrek etxe bat eraiki zuten 1695ean baina gaur egungo eraikina 1816ko birmoldaketa da, James Gillespie Graham arkitektoak egin zuena. Priorato izenak itxurari egiten dio erreferentzia, inoiz ez baitzen eraikin erlijiosoa izan.

1971ko maiatzaren 14an A mailako eraikin izendatu zuten eta 1973an Strachclyde Unibertsitateak erosi zuen. Gaur egun Unibertsitateko biltzar eta aisialdi zentro gisa erabiltzen da. 1987an bere lorategiek ere izendapena jaso zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]