Lomond aintzira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lomond lakua
Loch Lomond (en), Loch Laomainn (gd)
View of loch lomond.JPG

Lomond lakuaren ikuspegia

Kokalekua Stirling / Argyll eta Bute
Mendebaldeko Dunbartonshire
EskoziaEskozia
Garaiera 7,9 m
Eremua 71 km²
Zabalera 8 km
Luzera 39 km
Gehienezko sakonera 190 m
Arroa 696 km²
Uharteak 60. Nagusienak: Inchcailloch, Inchcruin eta Inchmurrin.
Hiriak Balloch, Ardlui, Balmaha, Luss, Rowardennan eta Tarbet.

Lomond lakua edo Lomond aintzira (Ingelesez Loch Lomond eta Eskoziako gaeleraz Loch Laomainn) Eskozian dagoen laku bat da. Herrialde honetako erdialdean kokatzen da eta Highlands eskualdearen hegoaldean. Stirling, Argyll eta Bute eta Mendebaldeko Dunbartonshire eskualdeetan zehar hedatzen da, Glasgow hiritik 23 kilometro iparralderantz.

Loch Lomond eta Ben Lomond mendiaren ikuspegia ipar-ekialdeko ertzetik.

Bere neurriak gutxi gorabehera 37 kilometro luze eta 8 kilometro zabalekoak dira. Bere batez besteko sakonera 37 metrokoa da, 190 metroko gehienezko sakonera duelarik. 71 km²-ko sakonera du eta 2,6 km³ ur bolumena. Bere azalerarengatik Eskozia eta Britainiar uharteko lakurik handiena da; bolumen aldetik berriz bigarrena da Loch Ness lakuaren atzetik. Halere neurriari dagokionez ez da Britainiar bi uharteetako lakurik handiena, Ipar Irlandan dagoen Lough Neagh lakua handiagoa baita.

2002ko uztailetik aurrera Loch Lomond lakua Loch Lomond eta The Trossachs Parke Nazionalaren zati da.

Laku honen ertza batean Ben Lomond mendia dago, 974 metroko garaierarekin, Munro mendikateko gailurrik hegokoena delarik.

Laku honetan zehar uharte ugari banaturik daude, hauetako batzuk interesgarriak diren hondakinak dituztelarik. Hauetako batek, Inchmurrin uhartea, britainiar uharteetako laku batean kokatutako uharte handiena da. Loch Tay lakuarekin gauza bera gertatzen da, laku honetako zenbait uharte crannog delakoak izan direla dirudi, hots, Historiaurrean bizitzeko asmoz eraikitako uharte artifizialak.

Gaur egun laku hau Loch Lomondeko Golf Elkartearengatik ezaguna da, honek nazioarteko lehiaketak beregan hartzen dituelarik.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tintinen komikietan Haddock kapitainaren edari gustokoena (eta baita Milurena ere zenbait eszenetan) Whisky Loch Lomond delakoa da. Whisky marka hau ez zegoen inon Hergek asmatu eta bere komikilanean lehendabiziko aldiz jarri zuenean, baina gaur egun Loch Lomond dertilategi bat bada, honek marka horrenpean whiskya ekoiztu eta saltzen duelarik.
  • 2005an telebistari buruzko Radio Times aldizkariak eginiriko inkesta batek Loch Lomond lakua Britainia Handiko Mirari Natural Ederren artean seigarren sailkatzen zuen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barne loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lomond aintzira Aldatu lotura Wikidatan