Rotifera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Rotifera
Fosilen hedapena: Eozeno-gaur egun

Mikroskopio elektroniko batekin eginiko argazki honetan Bdelloidea rotiferoen eta euren barailen dibertsitatea erakusten da
Mikroskopio elektroniko batekin eginiko argazki honetan Bdelloidea rotiferoen eta euren barailen dibertsitatea erakusten da


Sailkapen zientifikoa
Domeinua: Eukariotikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Rotifera
Cuvier, 1798

Rotifera animalia sasizelomatu mikroskopikoz osatutako filum bat da. Lehenengo aldiz John Harrisek deskribatu zituen 1696an eta Anton van Leuuwenhoekek ere beste forma batzuk aipatu zituen 1703an. Gehienak 0,1 eta 0,5 milimetro arteko tamaina dute, nahi zeta 50 μm eta 2 milimetro arteko tamaina izan dezaketen. Normalki ur gezatan bizi dira mundu osoan zehar, itsastiarrak diren espezie batzuekin batera. Rotifera batzuk igerilariak dira eta, beraz, guztiz planktoniko. Beste batzuk sustratuan zehar mugitzen dira eta beste batzuk sesilak dira, tutu batzuen barruan bizi direlarik. 25 espezie kolonial dira (adibidez Sinantherina semibullata). Ur gezako zooplanktonaren parte garrantzitsua dira.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rotifera Aldatu lotura Wikidatan