Ruda Śląska
Wikipedia(e)tik
Ruda Śląska Poloniako hego-erdialdeko hiria da, Silesia Garaian dagoena, Katowiceko voivoderrian, ikatz- eta burdina-arro garrantzitsu batean. 169.800 biztanle ditu.
Ekonomia [aldatu]
Mea-ustiakuntza (burdina- eta ikatz-hobi oparoak) eta industria (metalurgia, altzairugintza) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Han zabaldu zen Poloniako lehen ikatz-mea (1751).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.