Sōunkyō

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sōunkyō onsena.

Sōunkyō (層雲峡?) , Hokkaido uhartearen erdialdean dagoen eremua da, bere arroilengatik eta onsenengatik ezaguna. Daisetsuzan Parke Nazionalaren barnean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sōunkyōko arroilak Daisetsuzan sumendi multzoaren erupzioek eratu zituzten duela 30.000 urte inguru. Erupzio hauetan pilaturiko toba harria urtez urte Ishikari ibaiak higatu zuen arroilak eta labarrak eratuz. Honen ondorioz ur-jauzi ikusgarriak ere badaude inguru honetan, aipagarrienak Ginga-no-taki (銀河の滝, esnebidearen ur-jauzia) eta Ryūsei-no-taki (流星の滝, izar ibiltarien ur-jauzia) dira.

1957an hotelak eraiki zituen Kamikawako gobernuak eta horrela sortu zen Sōunkyō onsena. Gaur egun hiru milioi turista hartzen ditu urtero.

Jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtarrilean Sōunkyō Hyōbaku jaialdia izaten da. Ishikari ibaiaren ertzean egiten diren izotzezko irudiak dira ekintza nagusia. Ainuen dantzak ere izaten dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sōunkyō Aldatu lotura Wikidatan